Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asimetriko 1 izond asimetria duena.

Nahikoa itxura abangoardistako lana zen, edo hala iruditzen zitzaidan niri garai hartan behintzat: adreilu, hormigoi eta burdina barra-barra, teilatu asimetrikoak, ageriko funtziorik betetzen ez zituzten zutabeak, sabai altuak, ate irristatzaile erraldoiak, kolore biziko errezelak, bulego edo gelaren bat gutxien espero zitekeen errebueltaren ostean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 78. orr.

2 irud/hed

Sistema kapitalistak -globalizazioa ez baita hauentzat sistema kapitalista globalaren sinonimoa baizik- lanaren nazioarteko zatiketa sortzen du, mendekotasunezko erlazioak eta elkartruke asimetrikoak dituen zatiketa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

ABk hartu duen erabakia finkatua da, hots, prozesu asimetrikoari buruz joan behar da, ez da beste aukerarik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Enpleguaren gainean bereziki ondorio desberdinak ekarriko lituzkeen talka asimetrikorik balego, edota eremu honetako ekonomia handien artean koiunturazko desberdintasunak sortuko balira, berehala gertatuko lirateke aurrekontu-betebeharrak ia ezin pairatuzkoak, eta izugarri areagotuko lirateke diru-politikaren gaineko akordio faltak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Eta nola gaztelaniaz "diferente" eta "desigual" desberdinak eta desigualak diren, biak diferenteak, ezberdinak eta bestelakoak, euskaraz ere biak hartu behar dira kontuan, omen: "Baina berehala esan beharra dago, Espainiako Konstituzioan plasmatu den bikameralismoa ez dela bikameralismo perfektua; eta bai aitzitik, bikameralismo asimetriko eta desiguala", hala dio testuak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 95. orr.

Andde Sainte-Marie ABko bozeramaileak, esate baterako, subiranotasunak "asimetrikoa" izan behar duela adierazi zuen, eta galdeketak bakarra ezingo duela izan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Beharbada orain bularrak eroriago zituen, edo asimetrikoak, beharbada bere zango luze eta zurietan zainen bat edo beste aterako zitzaion eta estali egin nahiko zituen edo disimulatu.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 98. orr.

"Ez du zertan Euskadirentzat bakarrik balio duen eredua izan, eta ezin da ukatu baduela hurbiltasunik beste indar politiko batzuek aurkeztutako beste eredu federal eta asimetrikoekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

3 barra asimetriko (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Liukinek ordaina eman dio Memmeli barra asimetrikoen finalean, eta urrezko domina irabazi du. ETC-prentsa   Berria, 2005-11-27

Diego Hypolito brasildarrak jauzian lortu zuen garaipena, eta Ksenia Semenova errusiarrak barra asimetrikoetanETC-prentsa   Berria, 2007-09-09

Emakumezkoen kategorian erabiltzen diren aparatuak barra asimetrikoak, oreka-barra, lurreko ariketak eta zaldi-jauzia dira, gizonezkoen kategorian eraztunak, barra finkoa, zaldi arkuduna, barra paraleloak, zaldiko-jauzia eta lurreko ariketak diren bitartean. ETC-entziklopedia   Gimnastika, Wikipedia

4 erlazio asimetriko (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

a) Heldu baten eta ume baten arteko atxikimendua erlazio asimetrikoa eta osagarria da umearen eta helduaren baldintzarik gabeko zainketa-sistema ren artean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Familia eta giza garapena, María José Rodrigo, Jesús Palacios, UEU, 2001

Bestalde, ulertu beharra dago parte hartzeak arriskuan jartzen dituela botere-mekanismoak; ez politika sistemako botereak bakarrik, baita gizarte zibilean dauden erlazio asimetriko, sakabanatu eta zehaztugabeetakoak ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 53 zbk., UEU, 2005 - apirila-ekaina

Suposa dezagun mementokoz organismoa halaxe deskonposatzen dela; garapenean dagoen haur bat logiken segida bat dela, non logika bakoitzak literalki bere aurrekoa barneratzen duen, eta "barneratu" erlazio asimetrikoa da. ETC-literatura, saiakera   Hizkuntza eta irakaskuntza, Jean Piaget / Noam Chomsky (Aritz Irurtzun), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Taulako gainerako letra guztiek ez dute hain erlazio asimetrikoa O letrarekin. ETC-literatura, saiakera   Kodeen liburua, Simon Singh (Idoia Santamaria Urkaregi), Elhuyar, 2012

Berdintasunerako politika publikoen abiapuntua edo ekoizpen-testuingurua gizonen eta emakumeen arteko erlazio asimetrikoa da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Etnografia feministak Euskal Herrian XXI. mendera begira dagoen antropologia, Mari Luz Esteban Galarza, Jone Miren Hernandez, EHU/UPV / UEU, 2016

Sortzen diren erlazio asimetrikoak eta baldintzatzaileak beste kategoria sozialetara zabaltzen dira, hala nola generora (Gregorio, 1997). ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 103 zbk., UEU, 2017 - urria-abendua

Hitzarekiko erlazio asimetriko horren aurretik, baina, bada kontratu sozial ideal bat, non lehen pertsonan egindako hizketa egintza orok aurresuposatzen eta berresten duen erabateko elkarrekikotasuna subjektu hiztun guztien artean. ETC-literatura, saiakera   Genero nahasmendua, Judith Butler (Ana Isabel Morales), Elkar, 2018

Emakumeak pertsonen arteko botere erlazio asimetrikoak konprenitzeko eta birpentsatzeko proposamenak egiten ari dira aspalditik. ETC-literatura, saiakera   Bizitzea ez al da oso arriskutsua?, Joseba Sarrionandia, Pamiela, 2018

Erlazio asimetrikoak: Adibidez, Luar Iker baino handiagoa bada, Iker ezingo da Luar baino handiagoa izan. ETC-entziklopedia   Haur, Wikipedia

5 informazio asimetriko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Tamaina (ahalmen), lehentasun (jokabide) eta, batez ere, informazio maila oso ezberdinak dituzten (informazio asimetrikoa esaten zaion hori) mundu zabaleko inbertsiogileak dabiltza burtsan salerosketan. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-03-31

Informazioa ez da perfektua eta eragile ekonomikoek informazio-maila ezberdina dute (informazio asimetrikoa). ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekonomia eta iraunkortasuna, Iker Etxano Gandariasbeitia, UEU, 2015

Proposatu zuena honakoa izan zen: informazio asimetrikoa dagoen egoera batean, agenteentzat posiblea da beraien mota adieraztea eta beraz, informazioa beste agenteari transferitzen dio eta asimetriaren arazoa konpontzen da. ETC-entziklopedia   Informazioaren ekonomia, Wikipedia

6 karbono asimetriko (corpusean ez dago; ETCn 46 agerraldi)

Molekula batean, Karbono asimetrikoa, da bere lau balentziak erradikal desberdinez beteta dituena. Hainbat konposatu organikotan agertzen dira karbono asimetrikoak, adibidez gluzidoetan. ETC-entziklopedia   Karbono asimetriko, Wikipedia

Karbono asimetrikoa duen substantzia orok bi aukera izango ditu: ispiluaren alde bateko substantzia izatea ala bestea. ETC-prentsa   Berria, 2009-02-18

Azido laktikoak karbono asimetriko bat du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Nukleo horri atomo asimetriko deritzo (hau da, karbono asimetriko edo estereozentro). ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

7 kriptografia asimetriko (corpusean ez dago; ETCn 42 agerraldi)

Kriptografia asimetrikoa deritzo bi gako desberdin behar dituen sistema kriptografikoari, bat ezkutua eta bestea publikoa. ETC-entziklopedia   Kriptografia asimetriko, Wikipedia

Bestela, kriptografia asimetrikoa izango da. ETC-zientzia, zuzenbidea   TCP/IP Sareak (3. argitaraldia), Jose M. Rivadeneyra, UEU, 2009

Giltzarrapoen analogiara itzuliz, honela irudika dezakegu kriptografia asimetrikoaETC-literatura, saiakera   Kodeen liburua, Simon Singh (Idoia Santamaria Urkaregi), Elhuyar, 2012

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus