Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asimetria 1 iz simetriarik eza.

Adierazpen horrek, batzuetan, gramatika teorian asimetria bat badelako ideia sortu du, gramatikak hiztunaren ikuspuntua hartzen omen duelako entzulearenaren kaltean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 72. orr.

Espainiako erkidegoetan egun dauden eskumenen asimetriak, eta batez ere, batzuek dituzten abantaila fiskal eta finantzieroak" bertan behera uzteko eskatzen du manifestuak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Japoniako egoeraren asimetria izugarria azpimarratu behar da ordea; izan ere, Japonia ez zaie zabaltzen atzerritar inbertsioei, ezta munduko gainerako lekuetatik iritsitako gai manufakturatuei ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 74. orr.

Ravacholen fisonomian begia jotzen duen aurreneko gauza, basakeria da; aurpegiak oso asimetria nabarmena dauka, betondoak handi sudurra eskuinera oker belarriak altura desbardinetan paratuak beheko matelezurra handi, karratua eta nabarmen kriminala jaioaren ezaugarri tipikoak dituen burua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 143. orr.

Alegia, mundu-ikuskera objektiboa eta subjektiboa kontrajartzen ditu, lehen eta hirugarren pertsonaren arteko asimetria epistemologikoan oinarritzen dena, hain zuzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Zeren monopolioak, oligopolioak, enpresen arteko akordioak, informazio eta aginte asimetria izugarriak, edota gobernuen araudi protekzionistak baitira nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 63. orr.

Nazioak juridikoki eta politikoki onartzea, eta nazioen eta lurraldeen asimetria politikoa aitortzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Beraz, katalana sustatuta, logikarik gabeko hizkuntz asimetria bukatzea da xedea.  Berria - Mundua   2004-11-13

Asimetria gehiegizko hau, barkamenaren eromen hau, legearen eta politikaren ordenatik erabat heterogeneo den gauza menderaezin hau, hauxe da Abrahanengandik datorren tradizio erlijiosoan dagoena eta kultura post-kristau bati ere ikara sortzen diona.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.

Sexu arteko asimetria dela eta, Euskal Herriko emakumeen langabezia tasa EBkoa baino handiagoa da.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

2 mordoiloen asimetria printzipio (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Brandoliniren legea edo mordoiloen asimetria printzipioa Interneteko zuhur-hitz bat da, astakeriak eta mordoiloak ezeztatzeko zailtasunari buruzkoa: "Edozein mordoilo ezeztatzeko behar den energia kopurua sortzeko behar dena baino magnitude ordena handiagoa da". ETC-entziklopedia   Brandoliniren legea, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus