Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asilo 1 iz ongintzako etxea, pertsona behartsuak eta babesgabeak hartzen dituena.

Halako batean jendea ez zen gurera etortzen asilo bila.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 9. orr.

Berriemaileak berak ikusi zuen asiloko sarraskia.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 119. orr.

Emakumeen orrazkera moreak, lasto-kapelua erantzita daramaten gizonezko burusoilen artean: asilo bateko hondakinak, pentsatu nuen neure artean, esan ez banuen ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.

2 hartzen edo ematen den babesa edo abaroa.

Ohitura duten bezala, mediku kubatar batzuek asiloa eskatu zuten, eta egunkarietako lehen orrietan agertu dira kasuak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 39. orr.

Halako batean jendea ez zen gurera etortzen asilo bila.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 9. orr.

Tony, gizon dohakabe batek eska al lezake asilorik gaur gauerako zure gelan?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 222. orr.

Asiloa eskaintzen didazu?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 87. orr.

3 asilo politiko iz estatu batek atzerritar bati bere herrian arrazoi politikoengatik pertsegitua delako ematen dion babesa.

Asilo politikoa onartua izan arren, galarazita zeukaten Ipar Euskal Herrian bizitzea, eta, Errepublikaren Konstituzio Legeak zioenaren kontra, atzerriratuta zeuden.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 41. orr.

4 asilo eskatzaile

Errefuxiatuen ordezkariek NBEren eskaintza onartu zuten, erregistratu gabekoei asilo eskatzaile estatusa onartu eta giza laguntza eskaria aztertzeko.  Berria - Mundua   2006-01-04

Europara iristen diren etorkin gehienek ez dute hemengo hizkuntzarik hitz egiten; ondorioz, arazoak egon ohi dira asilo eskatzaileak diren edo paperik gabeko etorkinak diren jakiteko.  Berria - Mundua   2006-01-15

NBEren arabera, herrialde hartzaileek errefuxiatuen eta asilo eskatzaileen eskubideak urratzen dituzte.  Berria - Harian   2006-04-20

5 asilo eskubide

Javier Galparsoro CEAR elkarteko abokatua 1989. urtean hasi zen errefuxiatuei asilo eskubidea lortzen laguntzeko lanean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Justiziak estradizioa bideragarritzat jotzen badu ere, asilo eskubidearen defentsan ari garen elkarte eta erakundeak tematsuki borrokatuko gara Frantziak ez dezan bere hitza jan.  Berria - Mundua   2004-09-30

Bestetik, UNHCR Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Laguntzarako Agentziak atzo jakinarazi zuenez, haien ordezkaritza bat Melilla hirira joango da datorren astelehenean, etorkinen asilo eskubidea errespetatzen den ala ez egiaztatzera.  Berria - Harian   2005-10-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus