Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asignatura iz irakasgaia.

Kontua da Adrianen aitak beste asignatura bat egotea nahi duela, dibujo geométrico.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.

Unibertsitate garaian, asignatura batean hamaika gai genituelarik eta haiek guziak prestatzeko berandu zela begitantzen zitzaigularik, gehienak bazterrean laga, eta etsaminako galdera izateko aukera gehien zutenak baizik ez genituen ikasten.  Berria - Kultura   2004-12-19

Luis Batui abokatu ikasketak amaitzen ari zen; bi asignatura falta zitzaizkion, eta bulego batean ari zen praktikak egiten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 13. orr.

Asignatura gehienetan, orrialdearen goiko eskuinaldean data idazteko agintzen ziguten, matematiketan izan ezik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 207. orr.

Plasta bat, horiek dituk roiloak sartzen dituena, nik ez zekiat garbi zer asignatura ematen digun, dena nahasten dik!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 270. orr.

Gurea oso ikastola progresista zen, eta, aukeran ematen zizkigun asignatura bitxien artean, "Antzerki" zegoen; guk hala deitzen genion, -a mugatzailerik gabe.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 71. orr.

Kontua zen berak Pariseko jesuitetan ikasi zuela hamasei urte bete arte, eta latina zela asignaturarik gogorrena, eta asko sufritu zuela latina ikasten, baina ez zela damutzen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 82. orr.

Niri laguntzen saiatzen zen, baina asignatura madarikatu haiek ez zuten nire buru gogorrean inola ere sartu nahi.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 34. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus