Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mediterraneoa lortzeko hiru lehiakide horien arteko lehiaren hasiera denboran bat etorri zen asiriar militarismoaren azkena eta okerrena izan zen erasoaldiaren hasierarekin, arrisku haren mende zeudelarik kontinente asiatikoan feniziar eta etruskoak, grekoek, berriz, hartatik libratzeko aski mendebaldera bizitzeko zori ona zuten bitartean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.
Esaterako, Errusia "asiatikoa" dela esaten eta azpimarratzen denean, Iraultza sobietarrak ez duela mendebalerako balio, jakin beharko da ulertzen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 229. orr.
Munduak lehen bazeukan ordena bat, eta bakoitza bere lekuan zeuden gauzak txukun-txukun, Jainkoak agintzen duen maneran: goian europarrak, kultura ilustratuko jende jauna; behean afrikarrak eta asiatikoak eta enparauak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 130. orr.
Lau asiatiko elkarrekin mintzo ziren kantoi batean, beren hizkuntza minimalista kantariak aldiro, urteak joan arau, hunkitzen ninduela. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 152. orr.
Munduko jendetza ehun presunetako herrixka batean kokatzen ahal baginu, lurreko populu guzien proportzioak atxikiz, bagintuzke herri hortan 57 asiatiko, 21 europear, 14 amerikano eta 8 afrikano. Herria 2005-12-29
Hip hopetik English National Balletera, dantza afrikar moderno edo asiatikotik pasatuz. Berria - Kultura 2004-08-27