Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
57 asiar, 21 europar, 14 mendebaldeko eta 8 afrikar. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 139. orr.
Uztartze hori ez da aise suertatzen gainerako kulturetan (ekialdetar, asiar, afrikar, latinoamerikarretan, kasu), non AEB eta Europarekiko gatazka berriak sortuko baitira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.
Egongaiztasunezko lehen osagai bat asiar eremu honetako konkurrentziaren baldintzen distortsioari dagokio. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.
Egiptoko asiar lurraldeak konkistatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 252. orr.
1994ko interes- tasa estatubatuarraren goraldiak Mexikon ezarritako kapitalen ihesa eragin zuen bezala, Estatu Batuetako eta Europako 1997ko hazkundearen lasterragotzeak izan zuen eraginik asiar merkatuetako kapitalen atzeraldian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.
Zenbateko hori alde biko aurrerakinek (Estatu Batuek, Japoniak eta abarrek) eta Garapeneko Asiar Bankuak finantzatu zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.
Aldi berean, dolarrak behera egin zuen, eta horrek arnasa eman zien Estatu Batuetako enpresei asiar konkurrentziaren aurrean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Alabaina, ez zizkioten afrikar edo asiar koloniek eman esportazio-merkatu garrantzitsuenak europar industriari. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.
Mendebaldeko herrialdeetako enpleguen edota ordainketaren hondamen orokorra, asiar herrialdeetan eta Japonian, 1960ko hamarraldiaz geroztik, produktu manufakturatuek mundu osoko merkatuetan izan duten igoera harrigarriarekin lotu ohi da sarritan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.
Adierazle horren arabera, antzinako herrialde komunista batzuk (Txekoslovakia, Hungaria, Baltikoko herriak) eta lehen belaunaldiko asiar herri industrializatu berriak mundu garatura hurbiltzen ari dira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 140. orr.
Zergatik ez oparotasun aurkitu berri hau Mendebaldeko kapitalisten eta Mendebaldeko industri langileen artean banatu, eta Mendebaldeko industri langileen eta asiar, afrikar eta indiar-amerikar nekazarien artean, mundu osoa hartzen zuen Mendebaldeko Gizartearen barne-proletalgora en masse eramanak izan zirelarik? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.
Bere burua asiar gisa aurkezten du. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 11. orr.
2000an burututako azken erroldaren arabera auzoan 7.928 lagun bizi ziren, horietatik %86,24a arraza zurikoak ziren, %1,93a arraza beltzekoak, %0,06a indiarrak, %6,84 asiar arrazakoak, eta %4,80a beste arraza batzuetakoak ziren. ETC-entziklopedia Bel Air (Los Angeles) Wikipedia
Supremazismoa arrazakeria eta antisemitismoarekin lotu ohi da, bai eta arraza beltz eta afroamerikar, mulato, indigena, Australiako aborigen australiar aborigen, mestizo, asiar arraza, hispano nahiz juduen aurkako gorrotoarekin ere. ETC-entziklopedia Supremazismo zuri, Wikipedia
Amets kabroia, asiar begi horiek zoratuta eta zure lehengusinari jaramonik ez. ETC-literatura, saiakera Karonte, Asel Luzarraga, Elkar, 2005
Asiar bufaloa ("Bubalus bubalis") Bubalus generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Bovinae azpifamilia eta Bovidae familian sailkatuta dago. ETC-entziklopedia Asiar bufalo, Wikipedia
"Palaeoloxodon falconeri" (hizkera arruntean elefante nano deitua) egungo asiar elefantearekin loturiko espezie iraungitua da, Sizilian eta Maltan bizi zena. ETC-entziklopedia Palaeoloxodon falconeri, Wikipedia
Indian sanbarra eta basurdea dira tigrearen harrapakin ohikoenak, noizbehinka asiar elefanteak eta Indiako, Javako eta Sumatrako errinozeroak ere ehizatzen dituzte. ETC-entziklopedia Tigre, Wikipedia
Asiar hartz beltz ("Ursus thibetanus") Ursus generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Hartz Ursidae familian sailkatuta dago. ETC-entziklopedia Asiar hartz beltz, Wikipedia
Asiar labezomorroa ("Blattella asahinai") labezomorro espeziea da. Labezomorro gorriaren antzekoa da, baina hau hegalari ona da. ETC-entziklopedia Blattella asahinai, Wikipedia
Asiar lehoia ("Panthera leo persica") gaur egun Afrikatik kanpo bizi den lehoi-subespezie bakarra da. ETC-entziklopedia Panthera leo persica, Wikipedia
Hantxe eulia nire begi-inguruan beti, aldian behin liztor ere bihurtzen zena, asiar liztor krudela! Gaitz baten jostailu ezdeusa nintzen, beraz: bihotza sentitzeko ahalmenik gabe, burua ere batere argitasunik gabe. ETC-prentsa Argia, 2015-07-05
Urrian, abuztuan eta azaroan kendu zuten, iaz, asiar liztorren habia gehien Bizkaian: guztira, 2.231. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2018-01-19
Asiar txapel konikoa hegoaldeko eta ekialdeko Asian tipikoa da txapel konikoa da. ETC-entziklopedia Asiar txapel koniko, Wikipedia
Txinoa sukaldean erabiltzen den etxetresna bat da, iragazki metaliko bat, kono formakoa. Asiar txapel koniko edo Asiako txapel konikoekin duen antzagatik esaten zaio "txino", euskaraz zein inguruko erdaretan (chino, chinois). ETC-entziklopedia Txino (etxetresna) Wikipedia
Afaldu aurretik kanpoan dagoen komunera hurrendu nahi izan dut, baina uretako bufalo asiar itzel batek oztopatzen dit bidea. ETC-prentsa Berria, 2011-12-30
Ghandariarrak: satrapia hau, Indus Indo ibaian gora dago, Kabul eta Lahore artean, gaur egungo Paniabaren mendebaldean. Ordezkaritza honek, lantzak eta bufalo asiar bat eskaintzen ditu. ETC-entziklopedia Persepolis, Wikipedia
Familia honetako hiru espezie bizi da egun: sabanako elefante afrikarra, oihaneko elefante afrikarra eta elefante asiarra (edo elefante indiarra). ETC-entziklopedia Elefante, Wikipedia
Kopuruak hain ikusgarriak izanik, ez da harritzekoa krisialdian elefante asiarra izatea begiz jota Ameriketako Estatu Batuetako garrantzitsuenek. ETC-prentsa Berria, 2009-02-19
Baina elefante asiarra afrikarra baino errazagoa da etxekotzen eta, horregatik, nagusiki Asian findu eta hedatu zen teknika. ETC-prentsa Argia, 2013-02-10
Esate baterako, "txakur" hitzak espezie bakarra besarkatzen du, baina "elefante" hitzak espezie bi, baldin eta elefante afrikarra edo elefante asiarra esaten ez badugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005
Lehoi asiarra Afrikako lehoiaren antz handia du, baina txikixeagoa da eta ez hain sendoa (160-190 kg arren kasuan, eta 110-120 kg emeen kasuan). Ilajea argixeagoa dute, eta kalparra gorriztagoa eta laburragoa, batez ere buruaren goialdean. ETC-entziklopedia Panthera leo persica, Wikipedia
Liztor asiarra ("Vespa velutina") Txinan jatorria duen liztor-espeziea da, gorputza beltza duena. Espezie inbaditzaile gisa hartzen da munduko hainbat lekutan. ETC-entziklopedia Liztor asiar, Wikipedia
Liztor asiarren habiak suntsitzeko kanpaina hasi da Debagoienean. ETC-prentsa Goienkaria, 2015-06-19
Liztor asiarraren gaineko albisteak maiz entzun ditugu azkenaldian, erleen heriotzak eragin eta naturako katea arriskuan jarri dutelako. ETC-prentsa Argia, 2016-06-19
Hemen liztor asiarra dugu, baita landare inbaditzaile batzuk ere. ETC-prentsa Argia, 2016-12-25
Globalizazioak liztor asiarra gurera ekarri zuen bezala, urrunetik etorritakoek ere gure hiria mapa ospetsuetan jarri zuten. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2014-10-31
Gizarteko beste hainbat esparrutan bezala, erlezainek ere arazo larria daukate liztor asiarrarekin. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2018-11-30
Inoiz baino liztor asiarren habia gehiago kendu dituzte 2018. urtean, administrazioen datuen arabera. ETC-prentsa Berria, 2019-01-09
Hala ere, erleentzako garai zailak ere badira, sei urte badirelako liztor asiarra hedatzen hasi zenetik. ETC-prentsa Berria, 2019-11-23