Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asfaltatu, asfalta(tu), asfaltatzen du ad asfaltoz gaineztatu.

La Pazen, gainera, orain gutxi asfaltatu dute errepidea; gu zain gaude.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Orduan asfaltatuko dituzte oraingo bideak ere, zirkulazioa txikiagoa izango baita.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Beste kale batzuk asfaltatzeko ere aurrekontua dute: Easo, Arrasate, Urbieta, Santa Katalina zubia, Berio eta Zarategi, esaterako.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Lasarte-Orian errepidea asfaltatzen ari zirelako, bost kilometro inguruko ilarak sortu ziren goizeko 10: 30 inguruan, Irungo noranzkoan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-08

Eta errepideak, hala-moduz asfaltatuak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 17. orr.

Muruatik Mairuelegorretara bide asfaltatua egiteko asmoa dagoela zabaldu da Zigoitian, eta bisitariak autobusez igo nahi dituztela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asfaltatu gabe (3); asfaltatu gabeko (4); bide asfaltatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus