Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere pertsonaia guztiak asexualak dira. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 34. orr.
Hura ere asexuala iruditzen zaizu -Bai? Asexualak? -Andereñoak ez zuen Ibsen askorik irakurri. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 34. orr.
Hainbat animalia gai dira ugalketa asexuala izateko. Erabiltzen diren metodoak partenogenesia eta fragmentazioz. ETC-entziklopedia Sexu ugalketa, Wikipedia
Ziliatuetan ugalketa asexuala mitosiaren bitartez ematen da eta ugalketa sexuala, berriz, elkarketaren bitartez. ETC-entziklopedia Txikipedia: Ziliatu, Wikipedia
Ugalketa asexualez sortutako enbrioi hori hasierako zelula amen berdina izango da. ETC-prentsa Berria, 2005-02-09
Marmoka polipoei ugalketa asexuala eragiten diete. ETC-prentsa Berria, 2008-12-20
Jakina, bakterioen kasuan ugalketa asexualaz ari gara. ETC-prentsa Berria, 2009-11-24
Ugalketa asexuala duten bakterioen kasuan mutazioak, oso geldoak izateaz gain, ausazkoak ere badira, eta ostera, ugalketa sexuala duten bakterioen kasuan mutazioak azkarrak eta askotan kontrolagarriak dira. ETC-prentsa Argia, 2013-02-24
Animalietan ugalketa-mota bi onartzen dira: ugalketa sexuala edo gamikoa eta ugalketa asexuala edo agamikoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005
Prozesu honetan, ugalketa asexuala erabiliz, klonak edo genetikoki berdinak diren gizabanakoak lortzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Amatasuna eta aitatasuna, Itziar Alonso-Arbiol, UEU, 2006
Onddoetan seinale jakinek (airearekiko hifen kontaktuak, zenbait estres motek, etabar) ugalketa asexuala, eta ondorioz, esporen sintesia eragiten dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019
Ugalketa asexualak ageriko ondorio genetiko bat du: mutaziorik gertatu ezean, banako baten ondorengo guztiek arbasoaren genotipo berdin-berdina dute. ETC-literatura, saiakera Genetika eta espezieen jatorria, Theodosius Dobzhansky (Aiora Odriozola), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008