Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esakune asertorikoak errealitatea edo egia logikoa adierazten du, adibidez, arrazoimen-inferentzia hipotetiko batean aurrekaria premisa nagusian problematikoki, premisa txikian, berriz, asertorikoki agertzen dela, eta esakunea jadanik adimenari lotua dagoela erakusten du honen legeen arabera, eta esakune apodiktikoak asertorikoa adimenaren lege horien bitartez determinatua pentsatzen du, eta horregatik a priori baieztatzen du, eta honela beharrezkotasun logikoa adierazten du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 62. orr.
Aurreko adibidean "justizia betegina dago" esakunea ez da asertorikoki esan, baizik eta norbaitek onartzea gerta litekeen apetazko judizio gisa baino ez da pentsatu, eta ondorioa besterik ez da asertorikoa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 62. orr.
Arrazoimen hutsak asertorikoki juzgatzen duen horrek beharrezkoa izan behar du (arrazoimenak ezagutzen duen guztia bezala) edo hori ez da inolaz ere. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 265. orr.
Hemen adimenari dena mailaka eransten zaionez gero, lehenik zerbait problematikoki juzgatuz, gero asertorikoki egiazkotzat onartuz, eta azkenik adimenari bereiztezinki lotuta. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 62. orr.