Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aseptiko 1 izond asepsiari dagokiona, infekzio bat eragin dezaken germenik ez duena.

Lokutorioak ez ziren hain aseptikoak: ez zirudien garbitzeko ahalegin handirik egiten zutenik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 23. orr.

Kartzela berria zen, aseptikoa, dena ertz eta angelu zuzenak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 23. orr.

Haurretako gozo urrin zorabiagarria ere modernitateak eramana zuen, girotzaile aseptikoaren mesede.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

Hipermerkatu eta parke teknologikoetako plastikozko garbi, zuriak, kalitate gabeko janari aseptikoa dutenak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 127. orr.

Hildakoen izara aseptiko bat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 93. orr.

2 irud/hed

Geroztik, -erran nahi baita Giuliani gure alkate maiteak Manhattan epe ertainera etxeorratzez eta jende aberatsez betetako metropoli aseptiko bihurtu nahi duenetik- gauzak asko aldatu dira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 169. orr.

Nik neuk ere ez nuen atsegin areto aseptiko eta isil hura; biok bakarrik geundenean ere, iruditzen zitzaidan norbait zelatan geneukala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 78. orr.

Diru politika ez da ekuazio konplexu eta tekniko baten ebazpenaz zehazten den zientzia aseptikoa, ekonomiarekin oro har gertatzen den legez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 191. orr.

Heziketa sexual aseptikoa, kontrolatua eta guztiz "zientifikoa".  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 291. orr.

Nire idazlanen azpian jartzen zituen ohar gehienetan aseptikoak ziren hurbilketa bakarra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 65. orr.

Egunerokotasunaren poderioz sufrimendua egoera normala iruditzen zaionaren ohituraz mugitu da, uniformea bezain aseptiko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 53. orr.

Esaldi zikin-estalia, odol-estalia, gaitz-estalia: esaldi estalia, bere garbitasun aseptiko bihozgabean okaztagarri.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.

Hartu berripapera, joan sailez sail aurrera, eta tituluak irakurriz, hor begiztatzen da nolabaiteko estilorik, aseptikoa gehienetan, orekatua, denotatiboa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 108. orr.

Baina hizkerak bai, harritu ninduen, eta asko, euskaraz ere ez zuelako "titi" erabiltzen; "bularra" esaten zuen, aseptikoago delako nik uste.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 374. orr.

Gela modernoa zen, formikazko panel zuri asko zituena, kolore bereko lanparak ere ugari -globo formakoak, esango nuke-; nasaia eta aseptikoa, oker ez banago.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 100. orr.

Kamara frigorifiko zilarreztatu eta aseptikoak han eta hemen, haragi fresko eta hilberria ezkutatuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.

Periodistikoki zuzena, aseptikoa, burutapen eta iritzirik aipatu gabe; objektiboa, alegia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.

Ministroa ongi kalkulaturiko tonu aseptikoaz mintzatu zen oraingoan, ondorengo hau esateko: Zoritxarrez, gauzak ez dira hain erabaki errazak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 117. orr.

Duda eta pentsamendu lerrakorra ukan dezakezu edozein gaitan, eszeptiko aseptikoek nola.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 131. orr.

Hori behintzat jakin dezatela hasterako euskarazaintzaile zurrunek: nahita eginak direla, alegia, akats batzuk, ez hiztegi eta gramatika garbiaren kaltetan propio, baina bai literatur adierazkortasun askotan ez hain aseptikoaren beharretara makurtuz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus