Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
asepsia iz infekzioa eragin dezaketen germenen absentzia.
Haragi eta koipe ustelduzko giro horretan asepsia zaila dela jakinik, neurri higieniko bereziak aginduko dituzu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 266. orr.
Ez zuten lekurik, gisako albiste batek egunkarian behar duen asepsia koloregabean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 202. orr.
Zenduak hilkutxan daude ongien, beila-lekuko asepsia distiratsuan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 135. orr.
Pentsamendu maskulinoan, ostera, asepsia handiagoa dago; elementu sentsorialek ez dute eragiten neurri berean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 197. orr.
Zauria ongi garbitu eta bendatu arren, leku horretan asepsia ezinezkoa izanen da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 267. orr.