Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zein da aitaren etxea, nolakoak ditu egitura, asentua eta neurriak? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.
Teatroa mendi baten maldan baldin badago, zimenduak egitea errazagoa izango da; baina halabeharrez leku ordekan edo zingiratsuan eraiki beharra gertatzen bada, asentuak eta lurpeko egiturak sendo egin beharko dira, hemen ere hirugarren liburuan tenpluen zimenduei buruz esandakoak jarraituz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2230. orr.
Arriskugarria da, ordea, asentu eder handiko etxearen babes gehiegia, etxezuloegi bihurtzen baikaitu. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.
Jauregi trazako asentu ederreko etxe bat zen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.
Janbak jartzen direnean azpitik eta falka bidez finkatzen direnean, habeak asenturik ez izatea lortzen da eta gainean kargarik ez izatea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3030. orr.
Fermin errenditurik etzan zen asentuaren errespaldoaren kontra, iraganeko mamuak bisaian. Berria - Kultura 2004-04-11