Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esaten da trikitia burdinbideak egitera etorri ziren langile italiarrek ekarri zutela XIX. mende bukaeran, eta poliki-poliki gure kulturan asentatu zela. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 14. orr.
Eta behin lehorrean oinak asentatu eta gero, filologoa, arrantzako gauzak alde batera utzi eta filologo gisa hasten da mintzatzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.
Asentatuak gaude, baina zenbat aztoramen! Dakizun bezala, aspalditik neukan buruan zein zen nahi nuen etxea. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 11. orr.
Opus incertum izenekoak, harriak bata bestearen gainean asentatuz eta elkarren artean trabatuz, egitura ez hain dotorea baina erretikulatua baino sendoagoa ematen du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.
Hirukoa primeran asentatu zen kantxan. Berria - Kirola 2004-04-21
Grekoen artean opai esaten zaie habeak eta gapirioak asentatzen direneko bermeguneei, gure artean cava columbaria (uso-zuloak) esaten zaien bitartean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.
"Asentatzea" deitzen diote, edo "arrastoan sartzea", "heldutasunera iristea" (edo "oreka batera"), "bizimodua hartzea" (denok dakigu zertaz ari garen, eta termodinamikaz eta entropiaz zerbait ikasi badugu, gehiago). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 123. orr.
· Ametsetako aginduak eguzkiaren keinuak, eguraldia ezin asentatu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 93. orr.
Artikulugintzan hasi, antzerkigintzan jarraitu eta zinemagintzan asentatutako ibilbide osoa hartzen duen ardatza. Berria - Kultura 2004-09-17
Barkatuko didazu denbora honetan idatzi ez izana, baina zuenetik abiatu eta nire burua asentatu arte inori ezer ez jakinaraztea erabaki nuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 281. orr.
Postreen ondoren kopa bat armagnac eskatu zuen Jontxuk, "afaria asentatzeko", bere hitzetan; urteetan frijoleen dietara ohitutako nire urdailak benetan zeukan asentatu beharra, eta kamamila eskatu nuen neuretzat. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 87. orr.
Janariren bat gustatzen ez zitzaionean, kalte egiten ziola esaten zuen, eta gaizki asentatzen zitzaiola urdailean, baina gustatzen bazitzaion esaten zuen on egiten zuela eta "peristaltismoa bizitzen zuela". Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 41. orr.
Neguan hiria bere esku lainotsuez hartzen duen itsasoak, udan gatz ihintzaz etxeak oro bustitzen dituen itsasoak ere lagundu du hiriaren oinarriak asentatzen eta indartzen, itsasorik gabe ez bailegoke hiririk, edo hobe esan ez litzateke ezagutzen den hiri gorri kolorea izango. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.
Esaten du giza enda ez dela espezie asentatu bat, baina teoriari ez dio bermerik ipintzen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 129. orr.