Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asekaitz izond erraz asetzen ez dena.

Idazteko grina sutsu eta asekaitz bat eragin izan dit beti folio zuriak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 6. orr.

Ia gu bezain ibiliak izanagatik, oraino atxikitzen dute gaztetasunaren funtsa omen den ezinegona, dena eta berehala lortzeko grina asekaitza.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 156. orr.

Menpekoarengan gorroto asekaitza ernarazten, behinik behin, maisuak dira biak ala biak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 158. orr.

Emaztearekin bizi nintzenekoan, funtsean, asekaitz eta ongi ezak nindabilen, baina behintzat banuen nondik ihes egin, norat joan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 37. orr.

Zaborrontzien erreinuaren jabe egin ziren, berriro ere, katu gautiar eta asekaitzak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 56. orr.

Afrika aldetik etorritako oti berde edo matxinsalto handi asekaitz horien multzo hodeitsuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

Denboraz gaindi den orori lotzen zaion herdoila bera baino gaitz asekaitzagoa da tribializazioa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

· Eta asekaitz, asiriarrekin ere prostituzioan jardun zenuen; baina, halere, ez zinen ase.  Elizen arteko biblia   Ez 16,28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus