Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Labur: biltzarraren eginkizuna ez da eta bost axola behar zaio, injustiziarik egon den ala ez, krimenik, errurik; arduratu behar duena ere ez da justizia egitea, baina etorkizuneko interesak aseguratzea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 262. orr.
Oso garbi ikusten zuten jarduera ekonomikoaren jarraipena bermatzeko ezinbestekoa zela jarduera horrek oinarritzat zuena aseguratzea, naturak ezartzen zituen mugak errespetatuz betiere. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 52. orr.
Harreman hauek markatuz muga daitezke eremu batetik besterako zirkulazioa aseguratzen duten bideak, eta baita aseguratzen dutenak ere lekualdatzea, kontzeptuen aldaketak, euren formaren edo aldaketaren erabilpen-arloa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.
Era berean, diskurtso zientifikoak (edo ustez zientifikoak) ez du aseguratzen funtzio bera ekonomia jakitearako XVII. mendean eta XIX. mendean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 209. orr.
Aseguru agentea: Baina zure etxea aseguratu gabe erretzen bada, erabateko galera izango da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 38. orr.
Ez ahal didazu orain berriz tapiza pagatu nahiko, aseguratuta gaude suteen kontra. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 123. orr.
Aseguratuak konpainiari bere enplegatuetako edozeinek egindako hutsegite, iruzur, diru-ebasketa edo lapurretaz parte emango dio, horietako batek edo bere nagusiek aipatu delituen berri izan eta hogeita lau orduko epean. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 119. orr.
Horregatik, konpainiek, arrisku hori saihesteko aseguratuari kalteak sortuko lukeen galeraren parte bat bere gain hartzea eskatzen diote, gutxieneko zuhurtzia erakuts dezan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 148. orr.