Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asegurantza 1 iz asegurua.

Deschampsek eta Marakhovskik zail ukanen dute, oraindik ez dietelako baimenik eman asegurantza eta gainerako paper kontuengatik.  Berria - Kirola   2004-09-11

Behar dituzte beren paperak atera, nehoizko kondenamendurik ez eta, gauzak ongi iraganez, asegurantza sozialeko paperak ukanen dituzte.  Herria   2005-02-10

2 gizarte asegurantza estatuaren zerbitzua, langileen osasunean eta ekonomian gerta daitezkeen gorabeherak zaintzeko egitekoa duena.

Soldata oso apalak, gizarte asegurantza babesik gabe, mugagabeko lan ordutegiak, eta abar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.

Etorkinentzat gizarte asegurantza bereizia proposatzen zuten eta lanik ez edukitzea atzerritarrak kanporatzeko arrazoi nahikotzat zuten.  Berria - Mundua   2004-03-20

Hola ikusi ditugu Borloo jauna giza loturako ministroa erranez zer egiten duen jende dohakabeen alde gizarte hausturarik izan ez dadin, Douste-Blazy jauna osagarriko ministroa Gizarte Asegurantzaren ziloa tapatu nahiz.  Herria   2004-05-13

Itunak gizarte asegurantzaren kudeaketa dezentralizatuko luke, baina frantsesa hizkuntza nagusitzat duen Waloniari egun jasotzen dituen laguntzak ziurtatuko lizkioke.  Berria - Mundua   2004-03-27

Gizarte Asegurantzaren bideragarritasun eza eta berehalako porrotaren gaineko mezuak areagotu dira azken hamarkadotan.  Berria - Ekonomia   2004-03-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus