Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asegaitz 1 izond asetzen zaila dena.

Gu, despotismoaren idolo asegaitzari sakrifikatutako biktimak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 82. orr.

Autoaren barrenetik ikusten zituen Kauffmannek Sararen begi horiak, begi iheslariak, begi hegalariak, begi asegaitzak lurrera begira, emakumea karrikan zehar zebilela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 281. orr.

Begi asegaitz eta gaiztoen antzeko argiak ikusi, eta piztia basatien eta izaki torturatuen oihu ikaragarrien antzeko hotsak entzuten zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 264. orr.

2 (gauza astraktuez)

Bere jakingura asegaitzak eraginikoa. Zaldiak gose bakarra dizu, gizakiak ordea gose klase asegaitz asko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 122. orr.

Mirande erromantikoak esaten zuen, aberastasuna ez dela izatez txarra, baina (diru, ohore, plazer) gose asegaitzak aberetzen duela jenderik gehiena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.

Boz mehe asegaitz batez egin zidan, latinez, hiriaren harresiak bustitzen zituen ibaiaren izenaren galdea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.

Gorputza murgilarazten zien egarri lehor asegaitzari, ostera, berdin zitzaizkion tantatxo batzuk zein euri mardula. esanahi baztergabe, mirarizko baina misteriotsuko zerbait sentitzen zuen, eta horrekin batera oroimin asegaitz, irrikagarri eta gazi-gozoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

Baditugu grina asegaitzak, joera ilunak, ahultasun aitorrezinak, apetaldi inozoak, frustrazio ezkutuak, barne-aldaketa irrazionalak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 130. orr.

Obra filosofiko handi bat sortzeko irrika asegaitza.  Berria - Kultura   2004-03-13

Merkataritza guneen "diru gose asegaitzari" leporatu diote ordutegiak aldatzeko ekimena.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Ttipiren ordenagailu asegaitzean zeudekeen gisako datuak eta are pentsaezinagoak ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Emakume bat jakin-minaren madarikazioak joa den jakiteko desioa da gizonezkoaren arimaren grina bizi eta asegaitzenetako bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 166. orr.

Bere amodioa sentimendu fin halako bat zen, desira asegaitzez nahasia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.

Gizabidetsu, jateari zeuk utzi lehenengo; ez asegaitz izan eta ez zara lotsagarri geldituko.  Elizen arteko biblia   Si 31,17

3 (adizlagun gisa)

Tramankulu keinukariak asegaitz irensten zizkien txanponak, tarteka bat edo beste itzuliz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 130. orr.

Nik ez dut ezer entzun -erantzun zion asegaitz ahoskeraz gure musak-.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus