Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asegabe 1 izond asetu ez dena.

Bizkor gainditu zituen janari espiritualaren gose asegabeak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

Mahaira itzultzen naizenean, ulertezina iruditzen zait gure seme-alaben jangura asegabea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 102. orr.

Ezin dut musu bat eman masaila batean besarkatzen dudanaren ondoan beste haren masaila ikusi gabe, eta torturapean naukan desira asegabe honek oinaze bizitan jarri gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 244. orr.

Albuinok Rosamundarengatik sentitzen zuen desira asegabeak gepidiarren suntsidura eragin baldin bazuen, sinesgarria da Troiaren arpilatzea Paris-ek Helenarengatik sentitzen zuen desira asebetetzeak eragin zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 166. orr.

Jakin-nahia asegabea zuen, eta belarrira iristen zitzaion guztia instantean harrapatzen zuen.  Berria - Kultura   2006-01-27

2 (esnekiez mintzatuz)

Oilo-arrautzarekin eta behi-esnearekin hainbat saiakuntza egin dira, gantz azido aseen partez arrauzkiek eta esnekiek asegabeak (insaturatuak) eduki ditzaten.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 80. orr.

3 (adizlagun gisa)

Jaunak ez du zintzoa goseak uzten; bai, ordea, gaiztoen irrika asegabe.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,3

4 gantz asegabe

Bestetik, kontuz ibili beharko dute, gantz asegabeen kontsumoa dela eta, koko, palma eta palmito olioak saturatuak baitira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus