Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zinez da gizakia izaki aseezina! Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 110. orr.
Bere gorpuzkera handia gorabehera, osaba Kamil ez zuten jatun aseezintzat, nahiz eta gozokietarako sabelkoia izan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.
Durant jaunak bildumazale nekaezintzat eta irakurle aseezintzat zeukan bere burua. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.
Diruzale aseezina zen, gizon zakarra, bi anaiak gosekilak balira bezala hartu zituena, haren etxera lehenbiziko aldiz agertu zirenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.
Merkatari "aseezinen" estalkitzat jo dute Sintrabi. Berria - Ekonomia 2004-02-28
Albert Einsteinek berak oso gertutik ezagutzen zituen naziak; aski ondo zekien haien berniz distiratsuak barbaro aseezinena ezkutatzen zuela. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.
Oker hago, nire liburuen lapur aseezina. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 148. orr.
Aski ondo zekien haien berniz distiratsuak barbaro aseezinena ezkutatzen zuela. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.
Oso harrigarria da haren emaztearen portaera: ezkonduta daramaten 15 urteetan -1763-1778-, Donatien libertino aseezinak egin dituen demasiak eginda, beti aterako da haren alde, beti barkatu du -baita bere ahizparekin ihes egin zuenean ere-, eta beti itzuliko da haren ondora. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 20. orr.
Baina, alferkerian ohitu haiz, eta nahiago duk eskean ibili sabel-zorro aseezin hori betetzeko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.
Entretenimentu jolastienak eta kuriositate asezina gozatzen didatenak, egia, eguraldiaren norabide neurtezinak eman ohi dizkit, egunetik egunera, beti berri, beti ezustekoen harilean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.
Loreren alu sakon aseezinak ene sabeleko isuria irentsi zuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 28. orr.
Sukar kiskalgarria, nahasdura bortitz eta kasik jarraikia, egarri aseezina, horra nabari zaion guztia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 469. orr.
Arimak duen jainko-aniztasunaren gose aseezinak eraso zien unibertsoko indar naturalen itxurazko aniztasuna islatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 322. orr.
Diru-gose aseezina piztu zitzaiolarik, auzia jarri zion Jainkoaren gizonari aspaldi saldutako harriengatik, ez zizkiola behar bezala ordaindu eta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 348. orr.
Egarri aseezinez itxaro dugun zoriona irrikatzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 737. orr.
Badaki dena esanda dagoela, badaki, halaber, topikoen gatibu dela, baina barrengo har aseezinak idaztera behartzen du. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.
Lurrera erortzen utzi zuen gorputza, eta goibeltasun izugarri eta itxaropenik gabearen har aseezina bihotzaren alboan kiribildu zitzaion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 523. orr.
Beti ez dira izan behar botere aseezinek ezarritako merkatu legeetan oinarritutako kontzeptuak. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
Hala ase ahal izan zuen honek Catalinarekin bere haragi aseezinaren desira, Buccio bertze egiteko haietan enplegaturik zegoen bitartean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 287. orr.
Agi danez, gizakion gaiztakeria ahalmena agortezina da, aseezina. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 189. orr.
Horiei, nazionalismo periferiko "aseezin" horiei ematen badiegu erabateko baimena gure antzera gozatzeko, "nazio" hitza barne, non dago gure berezitasuna nazio bezala? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 72. orr.
Nazionalista etniko aseezinengandik oso gainetik dagoen Estatu demokratak beretzat esklusiboki nahi du "nazio" hitza. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 72. orr.
Betiereko aseezin horietakoa izango zen bera ere agian, ez zituen beharbada bere esan garratzak, bere doinu eztabaidaezina, bere solas suntsitzaileak, hainbatean neurtuko. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 31. orr.
Baina guztiaren gainetik, atleta bikainak dira, eta asezinak. Berria - Kirola 2006-03-31
Entretenimentu jolastienak eta kuriositate asezina gozatzen didatenak, egia, eguraldiaren norabide neurtezinak eman ohi dizkit, egunetik egunera, beti berri, beti ezustekoen harilean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.
Egileek beti zuzentzen dute, aseezin eternoak gara, ezin besterik izan, perfekzioa zeruko erresuman baizik ezin daiteke bizi. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Betiereko aseezin horietakoa izango zen bera ere agian, ez zituen beharbada bere esan garratzak, bere doinu eztabaidaezina, bere solas suntsitzaileak, hainbatean neurtuko. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 31. orr.
Gutizia aseezinak eta beldurrak bultzaturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 273. orr.
Saman behera jaitsi zait aseezin, mihia belarrira hurbilduz, nik lokietatik heldu eta zinta kenduz ilea askatu diot. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 146. orr.
Sindikatuaren ustez, Bizkaiko metalgintzako patronala "aseezin" aurkezten da, beste sindikatuek aurkeztutako "eskaeren murrizketen" aurrean izandako erantzunagatik. Berria - Ekonomia 2004-07-20
Aldaketa horiek, batzuetan, badirudi aitzakia nagusia direla munduko herritargoari baldintzak ezartzen dizkioten botere esferentzat, naturarekin eta pertsonekin aseezin eta errukigabe ageri den merkatu global bat asetzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.
Aseezineko txakur goseak dira. Elizen arteko biblia Is 56,11
Amorrua sutan piztu zen aseezineko sugarretan; eta beldurra ke beltz itzelaren antzera hazi zen, itogarri. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 276. orr.
Ikusia zuen, beraz, Gumraken gertatua, soldadu errusiar presoak gizajale bihurtuak, eta ikasi ere bai, horregatik, Heriok aseezineko gosea daukala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.
Zentzu morala galdurik, lizunkeriara jo dute, aseezineko antsiaz era guztietako bizioetara emanak bizitzeko. Elizen arteko biblia Ef 4,19