Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asebetetze iz guztiz asetzea.

Birjintasuna behin baizik ez da galtzen, nik aukera nuen orain hartaz libratzeko aspalditik idealizatua nuen moduan, eta batere gogorik ez nuen halako asebetetze osoa alferrik galtzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 79. orr.

Zenbait huskeri ez nituzke aipatu nahi: esate baterako alkandorarik ez eta zapatak urri, aldagarri gutxi eta gehiegi leunduak berak; ezta halako asebetetze haiek ere, aldi onak bazkari handiren baten aukera ematen dienean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 86. orr.

Kontrako norabidean, gure artean oker gertaturiko okintzako saioek erakutsi ziguten bezala, makinaria txikiagoa baliatuz ez dago serie amaigabeak egiteko premiarik, produktua azkarrago eta kalitate hobez ekoitz daiteke, bezeroaren nahia berariaz asebetetzearen mesedetan eta kosturik altxatu gabe.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 84. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus