Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asebetetasun iz asebetea denaren edo dagoenaren nolakotasuna.

Ahotsean asebetetasuna nabari du.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 222. orr.

Nire baitako bozkario apurra, edo gure guztion baitakoa, asebetetasun lazgarri bilakatu zitzaigun laster batean, hurrengo erabat ezabatzeraino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.

Beldurraren eraginez bezain esker onez, Big Lannie ezin hobeto aritu zen lanean Ewing andrearentzat, damak berak ere asebetetasunezko adierazpenak egiteraino, zenbaitetan; alegia, etxeko arropa zuri lihozkoa eta senar-emazteen janzkiak, oro har, zein ederki utzi zizkion goraipatzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus