Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
adikor izond aditzeko joera duena.
Bihotz-belarri erne eta adikorrak emango dizkiet. Elizen arteko biblia Ba 2,31
Ohiko "egun on" diosal irribarretsua egin zion, eta begiradatxo hantuste maltzur eta adikorra erantsi, miresmen-zantzu lauso antzo. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.
Esango nuke nahiago izaten dutela proposamen zuzena -gutxieneko estiloaz egina bada noski-, gizonok askotan egitera beharturik sentitzen garen ingurumari korapilatsu eta lerdenak baino; sentibera daudenean behintzat, eta, bestela ere, adikorrak izaten dira. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 94. orr.