Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakume hori arras goresten dudala irudituko zaizu ausaz, ez du aspaldi apalesten nuelarik; ez zera: ez baitut hura abantailatu; zu baizik: horra zer gauza jostagarria eta zinez zoragarria. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 465. orr.
Ur De la Piscina ikasle abantailatuak, unibertsitateko egun aspergabe haietako batetan, arrazoia suz egina zela ikasi zuen, Prometeok Zeusi ebatsi zion su hartaz egina. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.
Erosen ikasle abantailatua zen neurrian, harreman erotikoen hariak ehoteko abilezia aparta zuen Montsek. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 164. orr.
Estatuak Europako "solaskide abantailatuak" diren heinean, gainera, ez da egoera aldatuko eta estaturik gabeko nazioek eta eskualdeek "mugak" izaten jarraituko dute Europako Batasunean zuzenean parte hartzeko. Berria - Euskal Herria 2006-04-28
Dialekto bat guztientzako hizkuntza ofizial bihurtuz gero, nezkez iraungo du bere hartan dialekto abantailatu horrek. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.