Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asebetegarri izond asebetetzen duena.

Diafragma eta obturadorea konbinatuz, ordea, argi-intentsitateen eskalaren esparru zabalagoan lortuko ditu argazkilariak emaitza asebetegarriak, eta lagungarri gertatzen da konbinazio hori egoera berezi batzuetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Adan-aurreko, iz. Arraza esperimental eta itxuraz ez oso asebetegarria, kreazioa baino lehenagokoa eta oso erraz ez asmatzeko moduko bizimodua egiten zuena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 22. orr.

Lehenengo Mundu Gerraren ondoren errealitatea ez zitzaion batere asebetegarri; iritzi berekoak ziren "Belaunaldi Galdua" idazle-taldeko gainerako kideak ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.

Nire bizitzako larrujotzerik beteena izan zen, norbaiten (edo norbaitzuren) hazia hartu eta aldi berean norberarena ematea bezalako sentsazio asebetegarririk ez dago-eta.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 126. orr.

Oro har, ordea, onartzen da molekularen tamainak eta formak substantziaren usainarekin erlazioa dutela, oraindik aurkitu ez bada ere sailkapen numeriko edo geometriko asebetegarririk.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus