Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
asearazi, asearaz(i), asearazten du ad asetzera behartu.
Handik goiti jokatu da egiazko partida, interesgarria baina bi irabazleak Mayteri ari baitziren, gibelerat, hau asearazi dute zinez, ainitz huts eginarazi ere, usaiaz kanpokoak. Herria 2005-03-24
-Gaizoak, jadanik asearaziak ditut ene aitatxiren abenturekin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 133. orr.
Brasil herria hego Amerikaren parte haundi bat daukana, lan haunditan da bere biztanleak nola asearaziko dituen miliunka. Herria 2005-02-03
Hastetik, Aramburuk Muscarditzi pilotak ken-ahala ken, gainez, eta bero ito harekin Biscouby asearaz gibelean, beroak usaiako zainak banotuak zaizkola ikusiz. Herria 2003-08-07