Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asealdi iz asetzea; asetzerainoko jan-edana.

Fisikoki ez nengoen ongi, baina ezta psikologikoki ere, asealdien ondoko hutsuneak gero eta handiagoak egiten baitzitzaizkidan, asperrak-edo jota.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 207. orr.

Zerbait egitera beharturik, zorte pixka batekin asealdi bat nahikoa izango zitzaiolakoan, bekatuaren atsegina erakutsi zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 46. orr.

Eta, izan ere, ohartu nintzen edertasun asealdi baten behar larria nuela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 72. orr.

Noizik behinka, bezperan afaltzea ahaztu zaidanean, biharamunean asealdi ederra egiten diat hemen, gauza gozo hauek guztiak nola datozen ikusiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Ezar itzazu gainbegiraleak, zazpi urteko asealdian lurreko emaitzetatik bosteko baten zerga bil dezaten.  Elizen arteko biblia   Has 41,34

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus