Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kolerak hartu zuen orduan, esan ezin ahalean, eta gutxienez bere tristezia asaskatu ahal izan zuen hartara. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 303. orr.
Goitik, hortaz, agintea galtzen; eta behekoen aurka asaskatu behar larderia galtzeak eraginiko amorrua. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 109. orr.
Tinkotasunez egin zuen aurrera, gizonarekin topatuko zen ziurtasunarekin eta gozo asaskatuko zen ustearekin: gizonaren ezpainetatik irribarre inozo eta gailen hura ezabatuko zuelakoan zegoen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 209. orr.
Arnasa falta zitzaidala sentitu nuen, baina barrena asaskatu beharra nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 188. orr.
Batzuk norbaiti dioten gorrotoa adierazteko, bizpahiru eskutitz nazkagarri idatzi eta asaskaturik gelditzen dira. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 155. orr.
Abiadurarik handienean zeharka-meharka, harat eta honat ibiltzen da, asaskatu arte. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 153. orr.
Nik, ordea, pentsatu dut Tomek atsegin handia hartu duela fiskal lanarekin eta asaskatzeko balio izan diola. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 194. orr.
Aita mozkorrak semea jipoituz asaskatzen du bere amorrua. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 69. orr.
Neskak begitartea iluna zuen, ahoa itxirik, begiak arranpalo, eta airean zituen kirioak asaskatzeko behinik behin, aitzakia bat izatea desio izan zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 282. orr.