Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asasino 1 iz norbait hiltzen duen pertsona.

Asasinoa edo heroia izan, zertan aldatuko zuen horrek Ritarenganako neukan iritzia eta, batez ere, harenganako sentipena?  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 70. orr.

Egiaz, hil-hurren dagoen biktima belaunikatua zirudien, esku odolduak luzatu eta asasinoari mesedez gehiago sufriarazi gabe behingoz hiltzeko eskatzen ziona.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 393. orr.

Bertsoak zazpi puntuko neurrian kantatu behar zituela esanez errematatu zuen asasinoak bertsolaria.  Berria - Kultura   2004-09-08

Gu gara bere asasinoak!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 37. orr.

Baina halaber zara zu erailketaz hobendun; eta asasinoek -esan zuen Nikolas Trot-ek- beren partea izango dute bigarren heriotza den suzko eta sufrezko aintziran.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 158. orr.

Guk ez diegu ideia batzuei aurka egiten, asasino gupidagabe batzuei baizik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 72. orr.

Ez nuen filmetan atso bat akabatu nahian agertu ohi diren asasino patetiko horiek bezalakoa izan nahi; beren lana burutu ezinean, aizkorarekin edo aiztoarekin jo eta jo, elastiko hutsean, elastikotan azaltzen baitira beti, izerditan blai, ikusleari azkenerako deitoragarriago egiten zaizkionak, biziari temati eusten dion biktima bera baino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.

Ustezko asasinoa, kontra egin gabe, guztiz damuturik, belaunikatu, eta oihuka hasi zen, barkatzeko eta barkatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

-Kolpe zorrik jo gabe, asasino koadrila hori!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 24. orr.

2 izond norbait hiltzen duena.

Pailazo asasinoaren tragikomedia.  Berria - Kultura   2006-01-31

Urde asasino horrek ez du beste ametsik: Paris, Paris eta Paris.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 307. orr.

Armak gustura erakutsi zizkiguten nerabe asasinoek, gorrotoaren harrokeriaz, eta zain geunden hurrengo astakeria noiz edo nola egingo zuten jakiteko.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 25. orr.

3 irud/hed

Eta eskuak eta mihia moztuko lizkioketen guztiak etorri zaizkit tupustean burura, hizkuntzaren arimaren asasino horiek guztiak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 40. orr.

" esaten nuen, salto txiki edo handi bat, Morganek aurpegi asasinoaz begiratu eta segi aurrera.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus