Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asanbleario izond asanblearen bidez gauzatzen dena, biltzarraren bidezkoa dena.

Hura zen gure eredu asanbleario eta antisistema.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 61. orr.

Mugimendu asanbleario eta autogestionario guztien oinarrian dago PARIsKO Komuna, eta eragin handia izan zuen Marx, Lenin eta Stalinengan ere.  Berria - Kultura   2004-03-05

Eztabaida taldeak izango dira, AHTren aurkako ekintzak nola hedatu eztabaidatzeko: informazioa, ekintza zuzena eta mugimendu asanblearioa bultzatzeko bideak izango dira eztabaidagai.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Borroka tresna eraginkorra da gizartea eraldatzeko, autogestioaz egiten dugu lan eta asanblearioa da.  Berria - Harian   2006-04-21

Kontseilu politikoa UPNko 220 lagunek osatzen dute eta erabakiak asanblearioak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02

Egitasmoak zuzenki nahiz zeharka kalte egindako pertsonak, talde ekologistak zein kultura arlokoak, ondare fisiko, biologiko eta historikoaren defendatzaileak eta hainbat jatorri eta ideologiatako herritarrek osatzen dute plataforma, zeinak modu asanblearioan funtzionatzen duen.  Berria - Mundua   2006-03-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus