Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asaltoa jotzen denean, nahitaez behar dira gizonak aurreko puntan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 113. orr.
Egunero gertatzen dira lapurretak, hilketak, asaltoak; poliziak eta gauzainak ez dihoazkie urruti lapurrei; sabela bete nahi dute denek, eta soldatak jaso ezin direnez, kontrabandoan jardutera behartuta dago jendea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 297. orr.
Ez zitzaion arraroa iruditu, esku trebatu batek armak partitzeari ekin zionean, banaketan esku-bonba batzuk eta asaltozko metrailadora bat egokitzea. Berria - Kultura 2004-08-22
Orain astebete ez dela iritsi zen etxera, asaltoko goardia patruila batek jarraitzen ziola. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 43. orr.
Guadalajaran, han izan zituan Nafar-Errioxar Miliziak, hantxe asaltoko guardiak, borrokan hilda erori zuan Agiriano kapitainaren agindupean, hantxe Irungo karabineroak, ume gorri batzuk, mobilizatu berri, eta hantxe izan zuen Andres Garcia Lacalle. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 58. orr.
Atxilotu eta asaltoko tropei eman behar nien. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 44. orr.
Finalera iristen denak hamar asalto izango ditu jokatuta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 130. orr.
Baina Lutxo Vargasi koskabiloak ukitzen hasten bazaio, ez du asalto bat iraungo. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 27. orr.
Hiru kolpe on ematea lortu zuen bigarren asaltoan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 156. orr.
Cassius Clay zazpigarren asaltoan KO teknikoz gailendu baitzitzaion. Berria - Kirola 2004-02-25
Hamargarren asaltoan Cassius Clay errekuperatu egin dela ematen du. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 389. orr.
Kinketako batekin asaltoen hasiera edo bukaera adierazten zuen; kinketako larriekin, boxeolarien azpi-kolpeak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.
Asaltoen bitarteko astian managerrak toailaz bizkarra, bularra eta izterrak igurtzi zizkion eta hamahirugarren asaltora Cassius Clay erdidantzan irten zen berriro, eta kolpe ugari eman zuen, harik eta ostera ere soken kontra errefuxiatu behar izan zuen arte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 389. orr.
Oraingoan, hala ere -krausismoari asaltoan erasotzeko abagunea profitatuz- "ohore nazionala" dago jokoan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 37. orr.
Azkarregi husten naiz; eiakulazio goiztiarra daukat, eta ez dut ezta asalto bat ere irauten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 241. orr.