Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asaldatu egin zen Jonathan, eta asaldurak orkatileko oinazea piztu zion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 220. orr.
Alde guztietan entzuten ditut zurrumurruak, esanez aldaketa hurbilak datozela, eragozpenak, nahasmena, asaldura, istiluak eta arazoak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 231. orr.
Harridura eta asaldura, bereziki demoen ganik. Herria 2004-12-30
Ez dago sumina, bekaizkeria, egonezina eta asaldura, heriotzaren beldurra, amorrua eta konponezina baino. Elizen arteko biblia Si 40,5
Jainkoak eta bere aingeruek, beren eraginaldietan, zinezko alaitasuna eta poz espirituala ematen dute, etsaiak eragiten duen tristura eta asaldura oro uxatuz. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 193. orr.
Haren ondotik, aztoramendua, asaldura eta giro nahasia hedatu zen jauregian. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 132. orr.
Hura urduritasuna, eta hura asaldura, lehen egun haietan partikularzki. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 96. orr.
Raimundo Silvaren gorputzeko atalen batean artegatasunezko seinale batek jotzen du, asaldura izango litzateke hitz aproposa, orain hitz horri lagundu behar dion adjektibo egokia aukeratu behar dugu, sexuala, adibidez, baina ez dugu aukeratuko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 111. orr.
Erruki, andrea, jabal ezazu, otoi, nire arimaren asaldura. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 94. orr.
Ez da sentitzen izumena deitzen den arimaren asaldura hori, baldin eta beldurrarekin batera iragan mendeetako sineskeriazko ikara hartako zertxobait ez bada. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.
Hamidak, kopeta ilundurik eta pazientziaz gabeturik, asaldura agerian uzten zuen ahotsez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 337. orr.
Eta ez bitez gizonezko nahiz emakumezkoen amabitxi izan, hori dela-eta zer esana edo asaldura sor ez dadin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1184. orr.
Nire estura eta asaldura guztien lasaigarri. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 60. orr.
Horixe egin behar nuen, gauza praktikoez pentsatu eta asaldurak saihesten saiatu. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 128. orr.
Fusilatuak zeuden hartarik lekututa eztitu egin zen bere asaldura. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 32. orr.
Guk lagundu egin dezakegu hor eragiten den asaldura larriagotzen denean; baina lagundu baino ez, arazoa soziala delako. Berria - Euskal Herria 2004-10-28
Besteren asalduraren aurrean, emakumeak ezin izaten zion isiltasunari luzaroan eutsi. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 150. orr.
Apur bat ikaratu naiz haien aurrean, eta konturatu naiz hasierako bozkarioaren ostean, aurkikuntzak eragindako asalduraren ostean, nire inguruko gizonak ere isilik gelditu direla. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 118. orr.
Euskaldunak gara -hitzok banan-banan ahoskatu zituen, arestiko asalduraren arrastorik gabe. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 36. orr.
Moussa piraguadunaren aurpegian ez zen keinu berezirik nabarmendu kontaketaren amaieran, ez asaldurarik, ez penarik ez harridurarik. Berria - Kultura 2004-08-24
Erdian, ondo bilduta, ordura arte gatibu baten eskutan inoiz ikusi gabeko mutur bat, amaiera bat, gela osoa asalduraz, zurrumurruz eta xuxurlaz bete zuen gauza bat. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 235. orr.
Sorrarazi zenuen asaldurazko une hura bazterreratzera edo iraungitzera ez nahiz batere entseiatu, iduri du eginahal guztiak egin dituzula nire asaldua are gehitzeko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 234. orr.
Zenbat egunetan aitzinatuko ote zait heriotza, bizitzan bizi izan ditudan -eta bizi izan nauten- asalduren eta larritasunen karietarat? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 361. orr.
Zer norabide leramake, bada, bizitzak, asalduren lemarik gabe? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 186. orr.
Pentsamendu hark, arindu beharrean, are asaldura handiagoa ekarri zidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.
"Oh", esan zuen Ramsay andreak asaldura txiki batekin. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 88. orr.
Desoreka geldoa izan zen, gogaitze nagi bat, gerora neurriz gaineko asaldura bizia bihurtu zitzaiona. Angarako kanpamentuan argiak atzera eta aurrera mugitzen ziren sarritan, hango asaldura biziaren seinale. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.
Plan horri ekiten zion Florentek gau guztietan, drama jokaleku hori antolatzeak kirioetako asaldura larria arinduko balio bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.
Vivaldiren eskala alaiek kontrapuntu latza egiten zioten emakumetxoaren asaldura larriari. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.
Nire proiektua bertan behera uzteko haren setaren atzean, asaldura sakon bat antzematen nuen, izuarekin nahastutako lilurapena. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 42. orr.
Hilabete pasatxoren buruan, haurtzaroko tokiak bilatzera eraman zuten asaldura sentimentalez sendatuta zegoelakoan itzultzea erabaki zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 111. orr.
Indargintzaren inguruan bezala da abortoarekin, drogarekin, eta asaldura soziala probokatzen duten beste arazo askorekin. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 176. orr.
Barbaroa mehatxatzen duen asaldura psikologikoari hormak eusten dion bitartean, berak dauzkan muga horien barruan ezin du sortu ondorio erabat etsigarria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.
Aizuna ezin izan litekeen xalotasunezko halako asaldura hunkigarri bat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.
Ordurako ongitxo sumatzen zuen -asaldura eta kezka doi batekin- ezen iraganarekiko lotura betiko porrokatua zegoela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 276. orr.
Amore eman zion bere suntsitzailearen indar zapaltzaileari (asaldura ezin adierazizkoaz anaiak gauean esan zidanez). Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 40. orr.
Bulkada menderaezinak sentitzen zituen bere baitan, bere barneko asalduraren adierazgarri. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 113. orr.
Salhaketaren abokatuak atzo prentsaurreko batean nabarmendu zuenez, lekualdaketak sekulako asaldura sortu du presoen alde lan egiten duen elkartean eta presoaren familian. Berria - Euskal Herria 2006-04-04
Prestuak, aldiz, zuhurra den heinean, ez du senti barneko asaldurarik baina, beti, bere buruaren, Jainkoaren eta gauzen betiereko ezinbestekotasun haren jakinean izanez, izatetik ez da nehoiz gelditzen eta egiazko barne gozoaren jabe da beti. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 595. orr.
Hainbat arrazoirengatik desiragarria dirudi, negozio-zikloaren esplikazioan, kanpoko asalduren eraginari ahal den garrantzirik txikiena ematea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.
Hain zen handia Raimundo Silvaren kontzentrazioa ezen, ustegabeko asaldurarekin, eskuak mugimendu zakarra egin baitzuen, paperean zirriborro bat eraginez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 172. orr.
Ezin, ordea, burutik kendu bat-bateko irudikapen hura, nahigabean, ustekabe hutsean, lo-etenaldiko asaldura gisa sortua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 139. orr.
Jada ez zuen aurpegian asaldura-zantzurik ageri. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 100. orr.
Agureak, asaldura imintzio bat eginez, erresuminez esan zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 167. orr.
Diskurtsoaren puntu honetan protesta-oihuak eta asaldura-garrasiak nahiko orokortuta zeuden, jendearen ezin egona nabarmena zen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 37. orr.
Wood-tarrak jasanak ziren beren nahaste eta asaldura kuota azken urteetan, baina bazirudien Tomek bizitzaren aurreko jarrera zentzuzko, gogoetazko eta doi bat harridurazkoarekin eraman zuela bere gurasoen banantzearen hondamendia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 24. orr.
· Garai batzuetan, hizkuntzek aldaketa gehiago izan ohi dituzte, beste garai batzuetan baino, eta aldaketa askotako garai horiek, kanpo historian izandako gizarte asaldurako garaiekin lotzeko saioak egin dira. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 189. orr.
Beren grina asaldura hori, prozedura erromantikoetan ohikoa dena, umorezko ikuspegi batez dago tratatua, hutsean oinarritua. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 160. orr.
Hirurak batera agertzea ez da halabeharrezkoa, ikertzaile horien ustez; garapen-asaldura funtsezko bakar baten adierazpen dira guztiak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.
Laster konturatu nintzen larritasun sakon bat, nerbio asaldura gehiegizko bat gainditzeko eginahal ahul eta hutsaletatik sortua zela koherentzia falta hura. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.
Barne-asaldurarik gabe bizi ziren, biharko egunari kezkarik gabe begiratuz eta gaueko aterpea lasai itxaronez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 761. orr.
Ikuspen bortitz hark eragindako barne-asaldura pixka bat baretu zitzaionean egunkarietako hitzak irakurtzen hasi zen, nahasian. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 16. orr.
Buru asaldura batek ere ez du etiologia argitzen (adibidez, depresio batez edo antsietate asaldura batez). ETC-entziklopedia Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua, Wikipedia
Identitate disoziatiboaren asaldura. ETC-entziklopedia Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua, Wikipedia
asaldura handia (3); bere asaldura (6); halako asaldura (3); nire asaldura (3)
ez asaldurarik (3)