Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asaldatze iz norbaiten barne baretasuna bat-batean haustea.

Halakoak aurrean izateak eragiten didan asaldatze eta ezinegona alde batera utzita, badakit badela iritsi ezinezkoa zaidan gizaki mota bat munduan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Nahiko zukeen sinetsi hori guzia gehiegizko asaldatzea zela, hartzen baina sekulan gauzatzen ez ziren erabaki ugarietarik bat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 244. orr.

Ingalaterra eta Holandarekiko gerla, Frantziako lau eskualdetan eta bereziki Vendée inguruan gertatzen ziren asaldatzeak, edota "Girondins" partidukoek "Montagnards" taldekoen kontra Parisen burutzen zuten borroka bortitza.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 179. orr.

1984an, sikhek Indira Gandhi hil zutenean, India osoan sikhen kontra asaldatze beldurgarria izan zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus