Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amorruak ez zaitzala asaldaraz, bestela, ez duzu aurkituko askatuko zaituen erospen-saririk. Elizen arteko biblia Jb 36,18
Ageriko arriskuek eragin dezakete zirrara, asaldarazi dezakete, larritasuna sor dezakete! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 213. orr.
Bara zaitez lasaitasunaren premia handitan den bihotz bat asaldarazi nahi izatetik; ez nazazu obliga zu ezagutu izanaz damutzera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 175. orr.
Ez ezazu zeure burua horrela asaldarazi, mesedez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 186. orr.
Edonor asaldarazi eta kikilarazten dute halako isiluneek. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.
Naturaren kontrako ezinezkeria horiek ainitz jende asaldarazi dute eta lehen lehenik Apezpikuen Biltzarra Espainian. Herria 2005-05-12
Enganatze horrek jende asko asaldarazi du, batzuen eta bertzen arteko urrakoa oraino gehiago handiaraziz. Herria 2003-03-13
Geldi geratu nintzen une batez, baina gero nire mihiak berea bilatu zuen, eta bere liztuaren zaporeak blaitu zidan ahosabaia, nire sabelpea asaldaraziz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.
Gizontxo hura pozez lehertu beharrean zen, gozatzera zihoan bozkarioaren aiduru; hain gogobetea iritzi nion, non hura asaldarazteko gogoa izan bainuen; bai alabaina asaldarazi ere. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 152. orr.
Zer duk hik jendea horrela asaldarazteko? Elizen arteko biblia Epa 18,23