Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bakarrik gelditu nintzen gure etxe isilean, zoruko zurajearen karraska hots asaldagarriak lagun bakar nituelarik. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 99. orr.
Eserlekua gehiago hurbiltzen zuen, Florenti irribarre asaldagarri batez so egiten zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 199. orr.
Agian noizbait ere argitu ahal izango zituen bere zalantza asaldagarri haiek. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.
Kezka asaldagarriez gainezka, Ed Thatcher bakar-bakarrik sentitu zen, gelako atea bere atzean itxi zenean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 31. orr.
Aarraila, zaintzaile zein hormak oro alferrikakoak zirelako irudipen asaldagarria izan zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 16. orr.
Haren hatz luze eta zuri-zuriak, azazkal gorriminez hornituak, pieza beltzen gainean emeki-emeki bildu eta, nagitasun asaldagarri batez, beste lauki baten gainera askatzen zituztenak. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 58. orr.
Baina eguraldi txarrak eragina zuen Egor Timofeievitxengan ere, eta gudu latzei buruzko amets asaldagarriak izaten zituen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 206. orr.
Hurrengo eguna gertaera bitxi eta asaldagarri batekin hasi zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 166. orr.
Hasierako marrazki asaldagarrienen artean -Chrisen ustez- etxe-eraisteen eta lurrikaren eszenak zeuden. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.
Asaldagarria izaten da maiz Poeren kontakizunen irakurketa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.
Irri-eragingarria zen niretzat, baina baita asaldagarria ere: ikuspegirik zoragarrienaren aurrean egon, planetako ikusmirarik bikainenaren aurrean, eta zer, eta han automobilak jartzea bururatu beharra, alajaina!!! Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 227. orr.
Baina azken bolada hartan sentipen nahiko asaldagarria nuen, alegia, gerrako mamu haiek itzultzen ari zirela nire arima torturatzera. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 76. orr.
Bada zortzi orrialdeotan halako desideratum aire bat, halako giro light asaldagarria. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 63. orr.
Batzuetan Diane ekartzen zien eta harro-harro erakusten, eta une haiek zeharo asaldagarriak izaten ziren Geraldentzat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.
Hein handi batean, nahasgarri zitzaion ikusmena, eta, batzuetan, erabat asaldagarri. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 149. orr.
Zertan nago, bada, ni, zertan, aita baitidate hil, eta ama zikindu, ene buru eta odolaren asaldagarri latz, eta lo zorroan? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 239. orr.
Nire aurkikuntza bitxi honek badu, hala ere, alderdi asaldagarririk. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 176. orr.
Undinak bezain erakargarri dira, pozoia bezain hilgarri, harrigarriro bitxi, asaldagarri, beldurgarri. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.