Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asaba 1 iz pl arbasoak, aitona-amonez gorako aurrekoak.

Nolanahi ere, familiako kide haren balioa ikusirik, bidezkoa iruditu zitzaion sakonean Araujo asaben sintesia zen enpresaren loraldian partaide egitea Carlos, izan ere haiei zor baitzien ilobak lizeoan bost urte alferkerian eta beste sei hilabete Lisboan paseatzen ibili izana.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 34. orr.

Haren asabak esklabo-salerosleak izanak ziratekeen Mediterraneo aldeko herriren batean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

Nola ikasi zutela uste duzu, gure aurreko asaba haiek?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 98. orr.

Oso mingarria egiten zaigu, nola ez, gure asabei gai honetan egitera ausartu ziren legezko hilketak aurpegiratzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 251. orr.

Gure asabek beldur zioten armiarmari: Bere tokitik ateratzen bazen, edo berri txarren bat, edo euria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

Baliteke umeek aititaren antza edukitzea, baita birraititaren itxura ekartzea ere, gurasoek euren gorputzean askotariko lehenki ugari nahasturik gordetzen baitute sarritan, lehen jatorritik hara aitatik aitara datorrena; hortik Venusek itxura ezberdineko figurak moldatzen ditu eta asaben hazpegiak eta ahotsa eta ileak berritzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 299. orr.

Beti bezala, "gure asaben ildotik" jarraituz, kolpatzen gaituzten eritasunetatik libratzekotan... uda amaitutakoan Erniora behar horrek besterik iradokitzen du; niri behintzat bai.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 86. orr.

2 (izenondoekin)

Ni ez zigortze harekin, inplizituki, txalo jotzen zidaten nire asaba kopetilunok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 10. orr.

Seguru zegoen asaba juduak zeudela bere genealogian, ondo gogoan baitzuen aitona mastekatzeko belar zatitxoak saltzen, Tristagarri zitzaidan arren, ez nik ez inork ezagutu ez genituen asaba zaharrek bezalatsu, nik uste, behin eta berriz errepikatzen nuen itsasora begira: "hire aldia joana duk... hire aldia joana duk".  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 34. orr.

Idazle apalak gehienak, baina beren lanaren izerdiaz asaba zaharren baratze koxkor hau ongarritu eta aberastu dutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.

Bere mundu osoa asaba zaharren fede horri zion leialtasunean finkatzen zen, eta azkenik dena galdua da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 41. orr.

Gure asaba zaharrek enpeinu biziz begiratzen zioten eguraldiari: saiatzen ahaleginak botatakoak ziren baserrietan, lanarekin egoki asmatuko bazuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 14. orr.

-Eta gure asaba zaharrek hementxe eraiki zuten Azpil...  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asaba zaharren baratza (8); asaba zaharren baratze (3); gure asaba haiek (4); gure asaba zaharrek (5); gure aurreko asaba (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus