Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
artzaintxo iz adkor artzain xumea.
Bera bilakatu zen berehala artzaintxo haren ardi, eta ahopeka zabaldua zen, landatar Dalila berri hark, Bibliakoak bezala, gizagajo fidakorregi haren ilea moztu bazuen ere, ez zuela beste horrenbestez bestelako apaindurarik gabe- gabe utzi haren kopeta. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.
Etxea berak imajinatu zuen bezalakoxea da: altzari kaxkarrak, apaingarri mordoiloa (portzelanazko artzaintxoak, behi-arranak, ostruka-lumaz egindako euli-zanpagailu bat), irrati baten durundioa, kaioletan txoriak txilioka, katuak oinen artean nonahi. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.