Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artzaingo (orobat artzango g.er.) 1 iz ipar artzaintza.

Artzaingoa ez da ongi ezagutua eta lagundua, ez jendeen ganik, ez administrazionearen ganik.  Herria   2001-10-11

Haütatü dit artzainen kantoria zeren eta artzaingoa beit da gure herriari lotürik den jakitate bat eta ekonomiko sail oso bat.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 109. orr.

Iratiko soroan prestatzen ari den proiektu turistiko-ekonomikoan artzaingoak toki osoa ukan dezan.  Herria   2001-10-11

Eskukaldi bat baino gehiago ukanak zituen Ermitak jende horien partetik artzaingoan hasi zelarik, eta lehenik aipatu behar dena Ahartzako borda eskaini baitzioten, alokatzen edo berdin kitorik uzten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 75. orr.

Balantsunen aitak, errotik fededuna izanagatik, semearen beharra zeukan artzaingorako, egoera ikusiz agian Jainkoak baino gehiago.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 42. orr.

Eüskarazko argitalpen honek, frantsesezkoaren balde, 36 ebilbidetzaz xehartarzünak emaiten dütü, bai eta honenbeste gei eta jakinbehar aipatzen ere (günekal ikus daitean zerbait berezi, etxegintza, artzangoa, kültüra, eta beste...).  Herria   2005-06-16

2 irud

Xo, bada galde bat, Vietnam-eko gazte batena: apezten bada, gure diosesan nahi omen luke ereman arimen artzaingoa.  Herria   2005-05-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus