Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artzain (ETCn 16.124 agerraldi; orobat artzai g.er. eta arzain g.er.) 1 iz ardiak zaintzen dituen pertsona.

-Orduan, joan aurretik esango didazu zer irizten diezun artzainen abenturei -eskatu nion amultsuki.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.

Bi hitzez esplikatzen dit artzainak bere ardiak bordara eramaiten dituela, goizeko alha egina delakoan, eta arratsaldeko eguzkia heldu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Hotzaren etorrerarekin batera, ordea, ardiak eta artzainak agertuz joaten dira ezari ezarian, beren txakurrekin.     «Bizia lo», 2003 - 132. orr.

Har ditzagun euskararen heriozko agonia bere muturren aurrean bizitzen ari zen gizon baten sentimenduak edo irudipenak; gizon hori artzaina zen, eta beraz, eskolan txorakeria intelektual gutxi ikasitakoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.

Ez didate askotan eskatzen, baina ez daukat inolako arazorik, ze umetan ardi artean hazi nintzen, nire aita artzaina izan zen eta.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 45. orr.

Poliki eta isilik sartu ziren denak sukaldean, ziurraski artzainak Belengo estalpera hurbiltzen ziren bezala, Jesus jaio zen gauean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 94. orr.

Ondoan, arditegi berria, modernoa, hiru lau ehun ardi aise aterbetuko dituena, bazkatuko dituelarik neguminean artzainak eta deitziko oraiko tekniken arabera.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 7. orr.

Orduan, bospasei gizon armatu bakarraren kontrako borroka horretan, erasoak irauten zueno, artzainak bazekien hobe zuela arroila sakon baten gerizan geratzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

Hamahirugarren menderako eliza unibertsal bihurtua zen, Zibilizazio Siriakoa desegitean Abbastar Kalifaldiaren kolapsoagatik ohiko artzainik gabe gelditutako ardiei babesa ematen ziena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

Nehork alabaina ez zuen sekula gure erako artzainik ikusi, ardika ibilki irratia edo liburu bat eskuan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 21. orr.

Morganen algarak Txindoki puntako artzainak entzuten zituen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 79. orr.

Horregatik, gehien hunkitu zuten liburu-atalak irakurtzen zizkien batzuetan, edo mendian ibiltzen diren artzainen bakardade eta pozaz mintzatzen zitzaien, edo zeharkatu ohi zituen hirietan ikusitako nobedade nagusienak aipatzen zizkien.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 18. orr.

Azpijokoa egin zioan horri nik dakidan batek, eta berealdiko diruak galdu zizkian Zizurkil aldeko terrenoak saldu zituenean -azaldu zigun artzainak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 16. orr.

Zelai inguruan ardiak zebiltzan, ez asko, eta urrun samarretik artzaina txistuka, eta zaunkaka zebilen bere zakur beltza ikusi nituen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 97. orr.

Egunaren argi guztia biltzen hasita zegoen eguzkia, artzaina bere ardiak eskortara bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 48. orr.

Israelen arbasoak - Abrahan, Isaak eta Jakob patriarka handiak - beren familiak hartu eta bizimodu ibiltaria zeramaten artzainak izan ziren, herririk eta etxerik gabeak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 8. orr.

Luzatu nahi badu, har bitza misterio hauek: gure ama Birjinak santa Elisabeti egin agerraldia, artzainak, Jesus haurraren erdainkuntza, hiru erregeak eta abar; eta laburtu nahi badu, ipinitako batzuk ere ken ditzake.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 105. orr.

Lapurretan ikusi zutela adierazi zioten erregeri; artzainaren zorrotik eurek sartu zuten ogi-opil bat atera zuten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 123. orr.

Artzainak direla, alegia, ez cowboy-ak Joe Aguirre zitalaren behargin biak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 100. orr.

Azkenean bakean utz zezaten agindu behar izan zuen, eta artzaina bere bidean joan zen, urtero garai hartan egiten zuen bezala.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 90. orr.

Hark bazekien horretaz, artzaina izaki maiz egin baitzuen lo mendian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 94. orr.

Bila eta bila luzaz ibili ondoren, artzainak ahuntza Deioko gaztelu barruan aurkitu zuen, ipuru baten ondoan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 39. orr.

Hiru mila ardi zituen artzainak, zakurrak ere proportzioan behar izango baitzituen, gobernatuko bazituen, beti sor zitezkeen ardi beltzei lepotik heldu eta lurrari muin eginarazteko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 186. orr.

Hirulau (edo bosei) hilabete aurretik begia emana eduki du artzainak artaldean, akatsen bategatik haragitako bereiztua; nere ume denboran artantzu aharikoa, zikoroxta, alondoa eta holakoak izaten ziren endemas arakaitako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 228. orr.

Behin, Cabareteko mendian, otsoaren larrua jantzi zuen eta otso itxurak hartuta, artzainek ehiza zezatela nahi izan zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 127. orr.

Eta Olatrane horrek bazuen beste izen bat, artzainek emana ziotena: Olatrango pilotagia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 18. orr.

Sarri, gizakiak bi taldetan banatzen ditugu: artzainak eta ardiak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.

Ardiak inguru haietan ibiltzen zituen artzaina zekarten gidari.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 14. orr.

2 iz apaiza.

Gero argitaratu zen adibide bat baizik ez dugu aipatuko, Oskar Pfister-ek, Freuden jarraitzaile zen Züricheko artzain protestante batek, ezezagun geratu zen artista espresionista batez egin zuen analisia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.

Axolarik ez zuen hondarrean, Enez Eussako elizako artzainarekin adosturik erabaki genuelako itsasoan edo gerla batean zendu Denez gaixoaren azken egoitzara sutsuki laguntzea, euriaren eta haizearen gerizan naski.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 126. orr.

O'Halloranek maltazko edari beroak atera zituen denentzat eta Fownes's Streeteko Callan's-en zegoenean bulegariburuari eman zion erantzunarena kontatu zuen; hura, ordea, eglogetako artzain liberalen estiloko erantzuna zenez, onartu behar izan zuen ez zela Farringtonen erantzuna bezain zorrotza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 136. orr.

Ahotsa Edel jaunarengandik hartua zuela ematen zuen artzain protestante batek bukatu zuen gaua, Jainkoari juduak eta kontzentrazio esparruetan, espetxeetan eta Alemanian atxilotuta zeudenak zaintzeko eskatuz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 306. orr.

Bazitekeen 150 bat apez, apezgai eta fraide frantses, fraide erakasleak bestalde - eta bi "artzain" protestant, haiek ere frantsesak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 124. orr.

Eguerdiko hamabiak: ganbaran jarraitu dut ikasten, diakonoak, apaizak, artzainak, aita santuak ikasten...  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 287. orr.

Bazitekeen 150 bat apez, apezgai eta fraide frantses, fraide erakasleak bestalde -eta bi "artzain" protestant, haiek ere frantsesak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 124. orr.

Druidak, iz. pl. Antzinako zelten erlijioko apaiz eta artzainak, giza sakrifizioen erakarpen indar apala erabiltzeari muzin egiten ez ziotenak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 77. orr.

3 (izenondoekin)

Egun batez, artzain gazte bat pasatu zen inguru haietatik, eta Inesek bere leizera eraman zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 231. orr.

Gure taldean lagun bakar batek zeukan Tolosaraino hurbiltzeko baimena: "Zotaltxiki" izeneko artzain xahar batek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 126. orr.

Mutil gaztearen ametsa artzain alemaniar batekin bizitzea zen, testuaren bukaeran jartzen zuenez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 143. orr.

Esteparen alderdi horretan artzain siberiarrak ibiltzen ohi dira urtaro beroan, nahiko larre baitago han haien abere talde ugarientzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 253. orr.

Ardi bat galdu, eta, artaldea utzirik, ardi bila doa artzain txarra.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 74. orr.

Ez, etxe berri bat egiten denean bezala, aurrekoa arbuiatu eta lurrera botaz, baizik eta artzain hilaren carvinga zuhaitz batean aurkitu, eta haren lerro batzuk areago markatzeko gogoa sentitu duen lagunaren espirituarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

Ikusten zen, ostera, artzain bakartiren baten borda zela; armairu bakarra zegoen, eta gizonezko janzki merke batzuk, txapel zahar bi eta abarkak baino ez.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 31. orr.

-Eta, irakurtzen jakinik, nolatan zara artzain soila?  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 21. orr.

Bidean hogei bat minutu baino ez generamala, borda baten atarian artzain zahar batekin egin genuen topo.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 114. orr.

Artzain gezurtiaren ipuinean bezala, ordea, gezurretakoa izan da aldarria, edo abiatzeko gurariak eragindakoa hobeto esanda, autobusa etorri baita, bai, baina herri artean dabilena, ez beraiek zain zeudena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 12. orr.

Eta, artzain agurgarri baten hitz-jario haatik prediku bat zirudiena eteteko beldurrik gabe.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 89. orr.

-Busturia arrantzale eta artzain txiroen lurraldea da.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 81. orr.

Eta urtero-urtero, udaberria berriz Ararat mendian iratzartzen denean, artzain altu eta bizkorrak, begi beltz eder eta triste eta behatz luze eta mehekoak, Küp aintzirara ailegatzen dira beren txirulekin, loreen, usain azkarraren, koloreen eta lur gorri-beltzaren ondora.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.

Eta beste bat, euskalduntasunaren mamiaren muinaren funtsaren porruaren bila dabilen zientifikokoloa: Joanes Azatxun artzain sano eta arras tipikoa hartu eta analisia franko egin zizkioten han.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 38. orr.

Erran nahi baita ezen gehiago bizi zela eliztarrei beha bere buruari baino, ebanjelioko parabolako artzain onaren molderat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 36. orr.

Kus-kusaren zaporea berraurkitzen nuen, Burgosko karrikak eguerdian betetzen dituen olio usaina, Tetuangoetan airean dabilen mihilu urrina, artzain greziarren txistuak, hunkiturik nengoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.

Baina harrotasunaz bai, aditua nauk; eta jendeak, kanpoaldeko ezaugarririk gabe, odol eta arraza berekoak sentitzen diren moduan, nik ere sortaldean emandako aste haietan ulertu nian haiek guztiak jaun prestuak zirela, are gamelu-artzain zoldazuenak ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 134. orr.

Hildakoetarik anitz errugabe dela argi dago, beren duar-herrixketatik irten ez diren laborari eta artzain xumeak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 82. orr.

-Artzain aleman dotorea, bai -nik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 93. orr.

Mendian aterpea bilatu zuten borda batean, baina artzain kabroi batek laguntza eman zien soldaduei haien bila joateko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 40. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baserri eta artzain girokoen artean bazen erreparatzeko lehia.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 166. orr.

Halako batean, Sope-ara jaistekoak ziren artzain-familia haietako batzuei eman beharreko mandatua oroitu eta Oriol bidali zuen hara, enkarguarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 178. orr.

Atxagak esan zuen aspaldian, berak mendian ezagututako jendearen antipodetan zegoela Joanes, eta egiazko artzain jendearekin harreman apur bat izan duen edonork gauza bera sinatuko luke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 68. orr.

Harreman horiek eta elkarren arteko jokamoldea gidatzen edo eratzen duten balioak, gizarte bakoitzak ditu bereak, bere esperientzia historiko-sozialaren arabera (ezin dituzte balio berdinak eduki basamortuko artzain gizarte batek eta tribu armatu lur berrien konkistatzaileak).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.

Halako batean, ordea, sortu bezain tupustean isildu zen ekaitza, eta esnea artzain-kaikuan bezain bare gelditu zen itsasoa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

Harryri ez zitzaion espero bezain ona iruditu artzain-pastela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 103. orr.

Ganbela bateko burdin trangatik eskegita, arrasto hitsezko artzain-larru batek zaintzen du artaldea, bakar-bakarrik.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 111. orr.

Hiru gizonek behorrak geldiarazi zituzten, eta Kapistun haiekin geratu zelarik, Martin eta Bautista bata alde batera eta bestea beste aldera apartatu ziren, ea inguruan babeslekurik, etxolaren bat-edo, artzain-bordaren bat-edo, aurkitzen zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.

Orobat dio Lekuonak artzain aroan sortua dela bertsolaritza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 17. orr.

Dena da hemen kapritxokoa, elkarren aurkakoa eta berzia; ohitura primitibo eta ohitura endekatuen nahastea; xalotasuna eta ustelkeria; noblezia eta bastartkeria; artzain bizimodua eta gerla zibila [...].  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 40. orr.

Artzain-familia duk gurea, baina igeltseroa zuan nire aita.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 450. orr.

Zanpa zanpa jausten dira beharrik eta sartzen Ahartzako lepoan harri gorriz egin artzain etxola eder batean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 20. orr.

Eta zakur arrak artzain-xakur emearen gibeletik, herdea zeriela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 22. orr.

5 arimen artzain

Ez arimen artzain: ardien artzain, eta ez erretorika arkadikoz edo burubide bitxiz, pozik eta gustura baizik, lurraren eta belarraren amorez, eta bihotzaren joriz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.

6 artzain bisita (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Berantxago Pariseko euskalduneri egin zuen bere "artzain bisita", hango presoak ahantzi gabe.  ETC-literatura, saiakera   Herria maitez Eliza maitez, Joseph Camino, Egilea editore, 2008

Horrek eguneroko bizitzari zer dakarkion deskribatzen du alemaniar apaiz batek, apur bat puztuta, 1594an herri batera artzain-bisita egin ondoren bidalitako gutun honetan: ETC-literatura, saiakera   Caliban eta sorgina, Silvia Federici (Aitor Arruti / Edurne Lazkano), Jakin-Elkar, 2017

7 artzain eleberri

51 orriko (102 orrialdeko) liburuaren bi herenak bertsotan eginak badira ere, lehen zatia prosan idatzia dago, artzain eleberria da.  Berria - Harian   2005-04-13

Badirudi artzain eleberria 1567koa dela, baina hor dauden kantak edo poemak garai berekoak dira? Batzuk bai, seguru asko.  Berria - Kultura   2006-02-12

8 artzain joko

Aipu ditu ere birlariak eta toki pollita egiten diote lehengo artzain-joko batzueri.  Herria   2005-09-01

Azaroaren 27an, larunbat aratsaldeko 5etan, Jacques Blotmintzatuko da, Baionako Mattin Megadendan, Euskal Herriko ohiduretaz, berezikiago mendi eskualdetakoetaz: ardi deizte, ile moxte, iratze pikatze, mendiko sute, artzain joko eta bertze...  Herria   2004-11-18

Pilotaz bestalde bazuketen beste jostamolderik ere, nola baitzen "artzain jokoa".  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.

9 artzain makila

Gero, artzainak lekututakoan, koblakari bat udaberri-usain goxoko lurrean belaunikatzen da, urrumaka ari baitzaio, bere artzain-makilan bermaturik, eta kantan hasten da.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 112. orr.

Esadazu arren zer gertatzen den -hasi da Leandro, erratz-kirten bat artzain-makilatzat harturik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 191. orr.

Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau.  Elizen arteko biblia   Sal 23,4

10 artzain mate (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Artzain matea edota Artzain xake matea, xakean ero matearen ondoren xake matea emateko modurik azkarrenetakoa da, eta zuriaren lau mugimendu eta beltzaren hiru mungimenduekin gauzatzen da, nahiz eta beltzekin gauzatzea ezohikoagoa izan. ETC-entziklopedia   Artzain mate, Wikipedia

11 artzain-mutil

Harriturik gelditu ziren bentako guztiak Dorotearen ederraz; baita Kardenio, artzain-mutilaren gorpuzkera egokiaz ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 75. orr.

"Mutikoak zoragarriak dira Marokon", aipatu nuen nik punta horretatik helduz elkarrizketari, eta gogoan nituela, gure gidari txikia ez ezik, errepidean gelditzen ginenean hurbiltzen zitzaizkigun artzain-mutilak, tabako truke laranjak eskaintzen zizkigutenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 216. orr.

12 artzain nagusi

Huskeriatzat jotzen dugu Artzain nagusiari arditxo bat kentzea, honen alde gurutzean deiadar handiz eta negar-malkoz erregu egin bazuen ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.

Horrela, artzain nagusia agertzean, inoiz zimelduko ez den aintzazko koroa jasoko duzue.  Elizen arteko biblia   1 P 5,4

13 artzain-neska

Orduan bai ibiltzen ziren artzain-neska eder eta malezia gabeak, adats eta ile hutsetan, ibarrez ibar eta muinoz muino, estali beharreko hura estaltzeko behar zirenez beste soinekorik gabe; lotsa-Iegeak beti estaItzeko agindu ohi duena alegia!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 46. orr.

Arkume zaintzak dituen lanetan trebeak ohi dira artzaintsa edo artzain-neskak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 18. orr.

14 artzain nobela

Arabarraren artzain-nobela bere testuinguru literario europarrean kokatzen du lehenik, Pizkundean ohikoak ziren gisa horretako nobelak eta nobelagileak aurkeztuz eta Lazarragarena haiekiko definituz.  Berria - Kultura   2006-01-24

Montemayorren testua imitatuz artzain nobela idatzi zuen Lazarragak 1567 aldean, euskarazko lehena, eta baita literatur tradizioa eta ahozkoa jasotzen dituzten amodiozko poemak ere.  Berria - Harian   2005-04-13

15 artzain txakur artaldeak zaintzeko txakurra. ik gorago 9.

Dobermanak, artzain-txakur alemanak, ridgeback-ak, bull terrier-ak, rottweiler-ak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Bere aita atzerritik etorritako artzaina zen, artzain txakurrak hezten ibilia zena.  Berria - Kultura   2006-01-31

Artzain txakurrak ehiza-txakurraren inguruan jarraitzen zuen usnaketan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 140. orr.

Arazoa konpontzeko, beren mendeko berriak giza artalde eta abere-saldotzat hartu zituzten, eta nomaden artzain-txakurren giza ordezkoak sortu zituen administratzaile eta soldaduen esklabo-"etxe" baten forman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 426. orr.

16 artzain-txakur aleman

Txakurrak aztoratu egiten dira Lucy ikustean: dobermanak, artzain-txakur alemanak, ridgeback-ak, bull terrier-ak, rottweiler-ak. "Txakur zaindariak, guztiak" dio hark.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Artzain-txakur alemanetan handienak haginka egiten dio armari, ahotik bitsa dariola, amorratuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.

17 artzain zakuto

Irteten ari zela ohartu zen gelako kantoi batean zegoela bere artzain-zakutoa.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 91. orr.

18 euskal artzain-txakur

Euskal artzain txakur emea da Argi.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

19 hiruko artzain-joko (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Hiruko artzain-jokoa lurraren gainean makilekin markatuz, zurezko taula baten gainean zurezko piezez, paperaren gainean arkatz... joka daitekeen eta Euskal Herrian —eta munduko beste toki askotan— aspaldi-aspaldidanik jokatzen den artzain-joko izeneko buru-jokoaren 3x3 gelaxkako aldaera da. ETC-entziklopedia   Hiruko artzain-joko, Wikipedia

20 pirinioetako artzain-txakur (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Euskal artzain txakurren, Pirinioetako artzain txakurren eta galzorian dauden arrazen 16. erakusketa.  ETC-prentsa   Berria, 2008-08-31

Border collie, Belgikako artzain txakurra, uretako txakurra, Pirinioetako artzain txakurra, kanixea... asko dira.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2013-07-05

Jatorriz, Suitzako Alpeetakoa eta Italiaren iparraldekoa da. Txakur itzain ezagunenetakoa da, Pirinioetako artzain txakurrarekin batera. ETC-entziklopedia   San Bernardo (txakurra) Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus