Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adigarri izond ulergarria.

Ez da deus adigarririk nik aditzen ez dudanik, ez dakidana izan ezik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 319. orr.

Gorputz bat erabat aktiboa izan litekeen neurrian [...] eta sortzen dituen ondorio guztien eta bakoitzaren kausa egokia izatean, erabat adigarri edo arrazional izango litzateke (causa sive ratio) bere kontsiderazio hutsetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

Gero ez baita erabiltzen soilik hunkigarri dituen gauzekin, baina bai adigarri zaizkion gai izpiritualekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 77. orr.

Jakizu badirela gauza adigarri batzuk giza adimenak, bere izaeraz eta ahalmenaz, uler ditzakeenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 81. orr.

Hirugarren zati hau arras egokia da mundu sentikorretik mundu adigarrira pasatzeko, hots, ezagutza diskurtsibora ailegatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 48. orr.

Arrazoimenari esker bereizten ditu gizakiak "egiazkoa" eta "faltsua", eta hau hala gertatzen da gauza adigarri guztietan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 46. orr.

Itsustasuna eta edertasuna gauza irizgarrietan gertatzen dira, eta ez adigarrietan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

Begieste mistikoan biziki trebatuz utz itzak alde batera zentzumenak eta endelguaren jardunak eta sentigarria eta adigarria den guztia eta baden eta ez den guztia, eta, ahal den neurrian, gora hadi ezjakintasunean funts oro eta ezagutza oro gainditzen dituen harekin batasuna lortu arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adigarria ahalean (3); adigarria da (3); adigarria dela (4); adimendua eta adigarria (3); adimenduna eta adigarria (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus