Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artseniko 1 iz gai bakuna, hauskorra, altzairuaren gris kolorekoa, guztiz pozoitsua. (As; at. z. 33; at. m. 74,91).

Txanpinoiek merkurioa edo artsenikoa xurgatzen dute eta horrek arazoak ekar ditzake, sarritan janez gero substantzia horiek pila daitezkeelako.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Beste pozoi batzuek, hala nola zianuroa, artsenikoa eta eritasun infekziosoek sorturiko toxinak, modu konplikatuagoan funtzionatzen dute: entzimen erreakzioak nahasten dituzte edo, areago, globulu gorriak desegiten; azkenean, hala ere, bat bera da emaitza: garuna ito egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

Horra sulfurozko prezipitatu horia, eta anhidrido artseniosoa; artsenikoa, alegia, Maskulino delakoa, Mitriades-en eta Madame Bovary-ren hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Merkurioak, esaterako, aldaketa neurologikoak sortzen ditu haurrengan, eta artsenikoak, berriz, azaleko eta biriketako minbizia izatzeko arriskua handitzen du.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Askok zalantzan jartzen dute saioon fidagarritasuna, gai berak animalietan eta gizakietan eragin erabat ezberdina izan dezakeela argudiatuta: penizilina, esaterako, hilgarria da akurientzat; artsenikoak gizakiak hiltzen ditu, baina ardiek kopuru izugarriak jan ditzakete.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Artsenikoa har ezazu, bai, har ezazu dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 36. orr.

Bazkaltzera gonbidatu genuen patioaren txoko batean, eta artsenikoa eman genion kafe-zopatan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 58. orr.

Bangladeshen minbiziarekin hiltzen diren 270.000 lagunetatik 200.000 artsenikoz kutsatutako ura edateagatik gaixotzen dira.  Berria - Gaiak   2004-06-24

2 artseniko oxido (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Bolognako Hugo (1252 eta 58 bitartean hila) eta Te odoriko Borg ognonik (1205-98), Arnau de Vilanovak eta beste batzuek artseniko oxidoa, antimonioa eta Merkurio gatzak erabili ohi zituzten botikak prestatzeko. ETC-literatura, saiakera   Zientziaren Historia, A. C. Crombie (Koldo Morales), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

3 azido artseniko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Azido artsenikoETC-zientzia, zuzenbidea   Formulazioa eta nomenklatura kimikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus