Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Duela lau urte artrosia eta beste zenbait gaixotasun diagnostikatu zizkioten, eta aurtengo udan haren osasunak okerrera egin du. Berria - Euskal Herria 2004-12-17
Gaitz koronario larria eta tumore gaiztoaz gain, artrosia ere badu eta makuluen laguntza behar du ibiltzeko. Berria - Euskal Herria 2006-02-11
Horretaz gain, bihotzeko gaitzak, bihotzekoak, lesioak giltzaduretan eta bizkarrean, artrosiak eragiten duen mina eta, guzti horien ondorioz, mugitzeko zailtasunak ere suerta dakizkioke pazienteari. Berria - Harian 2005-03-30
Duela gutxi erretreta hartu du bizkaitarrak, 29 urte dituela, aldakako artrosiak behartuta. Berria - Kirola 2004-10-01
Orain artean, artritisaren eta artrosiaren kontra egiteko eta mina arintzeko agintzen zuten medikuek. Berria - Gaiak 2004-10-02
62 urte dituen pertsona bat, ebakuntza egin berri diotena, azken hilabeteetan makuluen laguntza behar izan duena, minbizi prozesu larrian sartu dena, artrosi arazoak dituena. Berria - Euskal Herria 2006-02-09
Bizkarrezurraren inguruko giharrak laxatu ditugu, ornoak urrundu ditugu, eta artrosi motaren bat baldin badago artikulazioetan, hori ere desblokeatu dugu. Berria - Gaiak 2006-03-02