Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire kezka areagotua du Gercourt jaunaren etorrera hurran-hurranak; hain ezkontza abantailatsua beharko dut bada hautsi? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 521. orr.
Zientzien arloan funtsezko aldaketa hau gertatu den arren, eta arrazoimen espekulatiboak bere orainoko ustezko jabegoa galdu behar izan duen arren, hala ere, beti izan duen egoera abantailatsu berberan dirau giza egiteko orokorrei dagokion guztiak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.
Tolerantzia hau, antimilitarismoaren forman, abantailatsua gertatuko da kanpotar erasokorrentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 445. orr.
Beti pentsatu izan dudalako eskola dela pobrearen irtenbidea, nik bizitakoagatik bai baitakit nahikoa dela bosgarren kurtsoa gazte bat estutasunetik ateratzeko, bai hemen bai Afrikan, eta ez da bulegoburu posturik edo bankari lanpostu abantailatsurik faltako. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 32. orr.
Merkataritza hori, Espainiari oso zeharka doakiola badirudi ere, horretan ari diren nazioei bezain abantailatsu zaio. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 64. orr.
Nahiago izan zuen garai hartan Frantzia zen artearen eta kulturaren eremu abantailatsura itzuli, kontuan harturik bestalde, american way of life hark ez ziola, ezta alderdi materialean ere, gauza handirik eskaintzen ororen gainetik bon vivant zen Marcel Martini. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.
Handik gutxira, nire anaia goikaldean ikusten nuen, oso puntu abantailatsuan, eta bitartean nik atzera egin beharra neukan benetako bidatzur ona hartzeko, eta hartara, nire errazkeriaren erruz, anaiaren bi halako kostatu zitzaidan igoera. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 62. orr.
Zuk badakizu fisiologoek frogatua dutela gure zentzumenak erabiltzen ditugunean joera dugula gauzak modurik zehatzenean ez baina modurik ekonomikoenean, abantailatsuenean, baliagarrienean atzemateko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.