Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
artritiko izond/iz artritisak joa; artritisak jotako pertsona.
Bazuen bezero bat, ardandegi batzuen jabea, agure artritikoa, bizitza guztia foiletoiak irakurtzen ematen zuena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.
Ardozale artritikoak esan beharko zukeen: "Sendagile hau etorri denez gero, aberats izateak atseginik ez dakar". Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 212. orr.
Todiko herritar batek hezueri artritiko oso larria zuen, inola ere esertzen edo etzaten uzten ez ziona. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.
Arratsaldean gutun bat idatzi zion Iturriozi, esanez bera zela ezkontzen zen artritikoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 293. orr.