Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
artozkiar iz Nafarroako Artozki herriko biztanlea.
Oraindik ere, herrira itzultzen da artozkiarra, oroitzapenak harri artetik berreskuratzera. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 138. orr.
Artozkiarren bihotzetan, samina. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 133. orr.
Zer bihotz-min eta nigarrak artozkiarrentzat! Herria 2003-09-25
Ez zen Artozkin jaio, baina bere burua artozkiartzat du eta, beraz, bere herria galdu du. Berria - Euskal Herria 2004-09-23