Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskulangile artoso eta begi zorrotzeko, baserrietako erreminta zaharrak erosten zituan, "honek ez deutsu ezetako balio" esanaz, eta gero berak garbi-garbi egin, pintau eta saldu egiten zituan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 56. orr.
Mirra usainari eta ezti zaporeari muzin egingo litzaioke, eta zisnearen kantua eta Feboren lira doinu artosoak era berean azpiraturik isilduko lirateke. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 125. orr.
Jabetu behar dugu, baita ere, egonarri osoz sofritu ahal izateko bertutea eta gaitasuna trebetasun berezia dela, hala nola naturan ere, gizaki bat ederragoa da edo artosoagoa da beste batzuk baino. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 19. orr.