Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berriz ere ganberan, artoski hautatu nituen jantzi beharreko arropak, zimurdura gutien agertzen zutenen artean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.
Jainkoaren artaldearen osasunaren ardura Jainkoak berak gure gain jarri duela sinetsiz geroz, gure artzaintzako eginbideak behartzen gaitu, artoski begiratzera nola lehiatzen garen. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.
Errepidetan markatuak diren zalutasun legeak artoski errespetatuko dituztela. Herria 2001-07-05
Soil-soilik behar diozu giltzari artoski xingola bat ezarri, urdina eta higatua, zurean dagoenaren gisarakoa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 266. orr.
Raimundo Silvak Lisboako Setioaren Historiaren probak paperezko poltsan sartzen ditu berriz, aukeratu dituen lau orri horiek izan ezik, horiek artoski tolestu eta jakako barruko poltsikoan gordetzen ditu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 85. orr.
Jainkoa zuzentasuna bera da, eta baitezpada nahi du bakotxak bere eginbidea artoski bete dezan. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 132. orr.
Haren senarrak munduko basorik ederrena omen du, adiskideen plazerretarako artoski zaindua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 182. orr.
Xahartu eta eritu delarik, etxean arrañatua duen alabak, artoski artatu du bere ama. Herria 2001-09-20
Azpimarratzen du biziki kasu eginez behar litazkeela izenak eman eta ez beroan bero, presaka bezala, kasu bakoitxa artoski aztertu gabe. Herria 2004-10-07
François Hollande-ren arabera berritze hori zolatik hasiz egin behar da, alderdikide guziek zer dioten eta zer nahi duten artoski aztertuz. Herria 2002-10-24
Eta baratzea artoski artatzen zuen, arratsalde osoak han iraganez, hau landa, hura jorra, hemen zurkaitzak ezar, hantxe tomateak esteka. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 71. orr.
Zenbat emakumek galdu duen bere izen ona, nahiz artoski gordea zukeen horrelako baliabideez eutsi ahal izan balio! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 344. orr.
Haserrea baretu zitzaidan, Dijonetik bidalitako nire gutun ospetsu haren zatiak esku artean kausiturik, artoski bilduak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.
Argudioak artoski prestatu ditu: [...]. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 61. orr.
Nerekin daukat artoski begiratua gaucho zelarik ekartzen zuen poncho laneko jantzia. Herria 2005-04-21
Eta beldur izan nuen, aitor dizut, hain emakume bitxiarekin, halabeharrez bazter hartara behako soil bat igortze hutsak ez ote zidan bet-betan suntsituko hain artoski eginiko lanaren emaitza. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 408. orr.
Nere esku lodiak olioz bustitzen nituen eta zure nini gorputz ttipia artoski eta emeki manipulatzen nuen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 232. orr.
Aterperako bidean, neska zerbitzariaren aurpegi agradosa, gauaren bakardade ameslarian, artoski, kasik kartsuki, irudimenaz marratzen dut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 38. orr.
Maitasunaz anitz hitz egiten bai, baina gerra prestatzen artoski. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.
artoski ari (3); artoski aztertu (3); artoski entzun (3); artoski irakurtu (3); denek artoski (3); hain artoski (6); hoin artoski (3)