Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
artobero 1 iz adkor pertsona handiustea.
Guztiek zuten sentsazio sekretu bat, abentura-irrikaren, jaiduren, grinen artean Enperadorea baizik ez zela gauza ordenari eusteko: Enperadorea, aldi berean sarjentu nagusi erretiratu gabea eta Bere Maiestatea, funtzionario soil eta grand seigneur, artobero eta errege. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.
2 artobero usain irud adkor andiuste usaina.
Guztia ondrosoa zen hiri hartan, eta guztia bere lekuan zegoen, guztia eta guztiok; aitoren semeei berei ere artobero-usaina zerien, eta etxeetako atezainek berek ere atseginez errespetatzen zuten gizarte-ordena, aldi berean mugagabea eta gizatiarra zen ordena hura. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 67. orr.