Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baduk han, Los Colimoteseko mendatea iraganik, ordoki berde baten ikuspegi eder askoa, arto helduak apur bat horitua. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 22. orr.
Arto frijitua tipula berriekin eta gurinarekin. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 144. orr.
Neskameak plater batean oilasko erre bat atera zuen, artozko buñueloez ederki hornitua, eta izeba Emilyren aurrean paratu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 151. orr.
Ez zenuke hainbeste denbora pasatu behar artozko zirtzil horiek egiten. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 49. orr.
Arto-opila da hau, banana-hostoan bildua. errekatxoan bildutako berro entsalada, ilarrak arrautza egosiarekin, arto pastela esnetan eta azahar lorearekin, nektarinak, marrubiak eta baso bete Malaga. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.
Arto-hosto kiribilduak zeuden haien oinetan, otartxoak-eta egiteko erabiltzen diren moduan txirikordaturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.
Ezkaratzean, arto txurikinez eta belar onduzko ohea, gau hori hantxe egin zezan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.
Entzuna izanen haiz baserritarrek arto-bixarra pipatzen zutela, baserrian sortutako umeok hala hasi ginen pekautzen, arto-bixarra lehortuta. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 56. orr.
16an, Santa Engrazia egunez bedeinkatzen omen zuten arto-hazia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.
Bev Shaw-k gosaria zerbitzatzen dio, arto-malutak eta tea, eta ondoren Lucyren gelan sartzen da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 138. orr.
Lanak ematen zituen, bai, arto ereite horrek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.
Ez dakit nondik egongo den loturik abenduaren 12arekin, justu, ganbara handian egin ohi zen arto-zuritzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 477. orr.
Eta segur bazen lan mota frango laborari etxeetan: arto jorrak, arto biltzeak, arto xuritzeak, ogi joiteak, belar egiteak, belarketak, egurketak, iratze epaiteak, gisu labeak, auzolanak, xerri hiltzeak eta nik dakita zer oraino. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 183. orr.
Horregatik diot arto landetatik arlo landuetara igaro garela. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 107. orr.
Uda etxen pasatu nuen, lehen bezala belarretan aitama, anai arreba eta mutilarekin, gero arto jorran, eta berantago kapetak mozten, alimaleko espalak ezker sorbaldan karreatzen nituela, lorian. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 37. orr.
Gari zelaiak eta arto zein olibondo sailak desagertzearekin batera desagertu ziren haiek ere, alegia, erbiak eta galgoak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 46. orr.
Era guztietako soinuek liluratzen zuten -teilatuan euriak egiten zuen zaratak, arto-ganbaran artoa aletzean sortzen zenak, baina batez ere musikarenak-. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.
Jaka arto-kolorearen gainetik lepoa puztuta eta gorriturik zeukan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.
Arta ganbaran triskan egizu: lapurretan egizu, alegia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 49. orr.
Pentsa ezak zer tripa-jan eginarazi zion apaiz likits hark gure amari, arta-puska hari, baina hura hain zuan bihotz onekoa, eta ez zian balorerik izan apaiz urdezikinari kontra egiten hasteko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.
Ene esku ukaldi gautarra ez zitzaiokeen aski: egiazko arta sail baten premia zeukan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 206. orr.
Anaiaren gerizpean arto-opila jaten ari direla ikusi dute joaten, bizi-bizi. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 303. orr.
Gaur artotan, aziendentzat ez bada, arta-soro gutxitxo ikusten dira gure hauetan. ikusi dugu zenbat enpeinu eta zenbat lan ematen zuen erein aroak, artasoro mardula, arta-zuztar bi artaburudunik etorriko bazen bere garaian. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.
Soro zenbait, arto beltzez eta zekalez ereinda, erdizka landutako muinoen atzeko planoraino luzatzen ziren, ezer nabarmentzekorik eskaini gabe, azken batean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.
Mutur batean gaizkataren masailak eta kartilagoak sartu, beste batean arto beltzezko ahia, eta onddoak tipulatxoekin, eta arrain-hazi gozatuak, eta garunak, eta hik dakian hori guztia... Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 438. orr.
Avigdorrek arto beltzez egindako pastelak maite zituelarik, goizero sartzen zen Anshel okindegian haietako bat erostera, eta ez zion uzten Avigdorri ordaintzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 191. orr.
Bikaina ale-nahasketa aberatsa zen: ekilorea, artatxikia, arroza, basartoa, arto-beltza, garia, kakahuetea, arroz oskolduna, eta olo zuritua; normala, berriz, ekilore, txori-belar, artatxiki, olo zuritu, beltxata, eta kalamu-hazien nahasketa zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.
Sakelak ikertu zizkiotelarik, atxeman zuten, batean mukanesa, ganibeta, bizpahiru arto bihi eta beste xehekeria zonbait. ETC-literatura, saiakera Hotz bero, Mixel Thicoipé, Maiatz, 2007
Garraioetara itzultzeko ez nuke ahantzi behar erraitea, ogi eta arto bihi, lasto eta belar, behi orgetan erematen zirela. ETC-literatura, saiakera Requiem, Xipri Arbelbide, Elkar, 2008
Mamutzarrak egarriz daude Afrikan eta arto bihiak transgenikoaz kutsatuak Ameriketan. ETC-literatura, saiakera Ezer gabe hobe, Itxaro Borda, Susa, 2009
Kolegiotik etxeratu eta, momentu luzeak pasatzen nituen uso polit haiei begira, maiz ogi-mami edo arto-bihi batzuk eskaintzen nizkiela. ETC-literatura, saiakera Ahularen indarra, Daniel Landart, Elkar, 2011
Goizean goizik, hiru hogoi bat kilo ogi edo arto bihiez astoa kargaturik jeutsi behar zen xendera harritsuan, Leixturren behera, Irhintzarako zolan gaindi Uhaitzera. ETC-literatura, saiakera Galerna, Piarres Trounday Maiatz, 2012
Behiala, arto bihiaren selekzioa norberak egiten zuen etxean, eta gero auzoekin ale trukatzen, ondoko urtekoa ainitza eta hobea izate aldera. ETC-prentsa Berria, 2007-08-19
Tresna zaharrek ere apaintzen dute erakusketa: arto bihiak garbitzeko eta banatzekoak; eskuz ibiltzen ziren, baina garai hartan iraultzatxo baten ondorioak izan zituten. ETC-prentsa Berria, 2008-09-12
Jon Harluxet eta Xano Sallaberryk bezala, gero eta gehiago dira arto bihia selekzionatuz norbere etxaldeko hazia ereiten duten laborariak, hazi-etxeei erosi gabe. ETC-prentsa Argia, 2008-05-25
Hor bi egun horietan iragan direnek gehienak kanpotiar pasaiakoak zirelarik ikusten ahal izan dute arto bihitik irina zer moldetan egiten den. ETC-prentsa Herria, 2010-07-08
Bere lur zabaletarik bildu arto bihia etxean berean baliatzeko Fermin bere anaiarekin moldatua zuen urde hazkuntza gotorra. ETC-prentsa Herria, 2011-06-02
Luixa etxekandereak eta hunen iloba Jean Brunok erakutsi dute denboraz familia gehienek beren etxetan ekarrarazi ogi eta arto bihiarekin nola egiten zen irina. ETC-prentsa Herria, 2011-09-22
Altua da, eta lotuta dauka kokospeko arto-bizarra. ETC-literatura, saiakera Hezurren erretura, Miren Agur Meabe, Susa, 2019
Maitasunaren lehen silabak, jaietan iturrian arto bizarra erretzea, galga bakarreko bizikletatik erorita belaunak mailatuta desitxuratzea, urtegi ere ez ziren potxingoetan bainatzea, txakurra lagun Bizkargi eta Gaztelumendirainoko mendi bueltetan sioux indio ile luze menderakaitzak izatea. ETC-literatura, saiakera Errotik, Gotzon Barandiaran, Susa, 2010
Ikusiko duk: emaiok denbora apur bat eta, zigarroa barik, arto bizarra eroango duk ezpainetara! ETC-prentsa Berria, 2005-12-10
Haurrek eskutan hartu dituzte horitik gorri ilunera kolore aldaera anitz dituzten arto bizar desberdinak. ETC-prentsa Berria, 2007-11-03
Arto bizarra erretzen genuenetik ezagutzen dut. ETC-prentsa Berria, 2007-06-01
Hala ere, lehenago arto bizarra erretzen genuen. ETC-prentsa Berria, 2009-09-05
Hor badira amulo-erro, ogi-belar, kamamila, zauri-belar, arto-bizar eta arbola azal mota guzietarik, denak lehorrak. ETC-prentsa Herria, 2011-11-10
Hegaluzea engainatu eta erakartzeko aparailuetan jartzen ziren arto bizarrak landutakoa ere bada. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2014-07-25
Etxe aintzineko paretan arto buruak dilindan iguzkirat, Ezpeletan biperrak bezala. Herria 2001-03-01
Ez nian nehon ere kausitzen eta ganerrean oiloak hazkabozka hauteman nituenez, hara igotzea deliberatu nian, Manez han zitekeela, arto-buru bihikatzen... Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.
Horien artean daude makinak (fotokopiagailuak eta garabi-kamioiak), elikagaiak (arto gozoa), jantziak (anorakak, galtzak, kirol oinetakoak) edo papergintzakoak (agendak, boligrafoak, paperezko zapiak). Berria - Ekonomia 2004-11-28
Ogi handiak, etxean egindako ogiak; gari ogiak, zekalezkoak, arto irinarekin eginak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 119. orr.
Ideiak argi zeuzkala onartzekoa zuen Jessicak, ezpainetarik eleen janiza akuilatzen zuen arto irinezko ogale baten pare iragana isurtzen zitzaiola andere adinduari. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 182. orr.
Tomate berde frijituentzat, Sipseyren errezeta: Moztu tomateak zentimetro bateko xerretan, gatz-pipertu, arto-irinetan pasa. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 109. orr.
Arto irina erosi dugu eta Maialenek ere taloa esnearekin probatu nahi qqqq'. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 217. orr.
Iraun behar zen, kostarik kosta, eta familietako kide azkarrenak aiduru egoten ziren, herriko etxe aitzinean, arto irin pixka bat, zahiarekin nahasirik, edo egoitzen berotzeko enbor zenbaiten erdiesteko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.
Hegoafrikako jakia, arto-irinez eta urez egindako opila. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 282. orr.
Arto-jorratik zetorren ilunpe batez agitu zen bortxazko apaina. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.
Euskaldunoi ukatu egiten baitzitzaigun, gure baserrietako sasien artean ez bazen, edo baratzean porruak landatzen ari ginen bitartean egiten genituen otorduetan ez bazen, edo arto jorran denak aitzurrekin lerroan genbiltzala ez bazen. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 20. orr.
Eta segur bazen lan mota frango laborari etxeetan: arto jorrak, arto biltzeak, arto xuritzeak, ogi joiteak, belar egiteak, belarketak, egurketak, iratze epaiteak, gisu labeak, auzolanak, xerri hiltzeak eta nik dakita zer oraino... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 183. orr.
Uda etxen pasatu nuen, lehen bezala belarretan aitama, anai arreba eta mutilarekin, gero arto jorran, eta berantago kapetak mozten, alimaleko espalak ezker sorbaldan karreatzen nituela, lorian. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 37. orr.
Maite genituen desagertzear zeuden mundu horiek, genituen diot, hor kanpotarrekin batera multzo berean urturik genbiltzalako, artzainak, itzainak, espartingileak, ehuleak, txokolate prixa moldatzaileak, nago idokitzaileak, arto jorratzaileak, sagardogileak... Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 130. orr.
Jaka arto-kolorearen gainetik lepoa puztuta eta gorriturik zeukan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.
Lehenago ez zen holako arto landarik Landesetan; orduan ezkurra eta pahatxa zuten beren hautuzko janaria, beraz errexkiago laketzen ziren hemengo oihanetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 87. orr.
-Pentsa! Armak kentzen ditxie, hausten bi partetan eta Aitzurre etxe batetako arto landarat botatzen besainka... Gero bero aldi bat huna eman ziexuten bieri, bereziki bortitzenari. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 225. orr.
Edo berdin behizain, hor, paisolaren azpian edo... ez utzi behar behiak arto-landarat joaterat... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 86. orr.
Jaldaiko zelaian plantatu zen, auzogune hori kasik hutsa zelarik oraino, lur gehienak arto landa. Herria 2004-06-24
Nola pasatu garen (--...) baserrietako arto landa zaharretatik hirietako arlo landu berrietara. (SALABURU 15). Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 62. orr.
Arratsalde goibel eta ilun honetan otu zait lerro hauek idazten hastea, leihoak ematen didan zeharkako argiaz baliaturik, kontatu nahi baitizut zuri, gazte horri, nola pasatu garen, urte batzuen buruan bakarrik eta ia-ia ohartu gabe, baserrietako arto landa zaharretatik hirietako arlo landu berrietara. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 15. orr.
Zein errepika zen? Hertzainak taldeak eskaintzen ziguna? Jutsin demagun, euripean arto-landak handitzen zirela edo Garindainen, bizkarra kontuarrean bermatuz deiadartzen nuen "Estatuari gerra, gerra beti, bakean utzi arte!" zoragarri hura? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 118. orr.
Horrela, arrautzatik irten bezain laster, gertuen dagoen arto landarearengana jotzen du larbak. Berria - Gaiak 2006-01-28
Borrokatuz konkistatzen den bizitza, bultzaka hazten den arto landarea bezala: gora, gora, gora lurra jasoz eguzkia ikusteko. Berria - Kultura 2006-03-28
Larruzko gauzak eta eguzkitan egositako buztinezko eltzeak saltzen zituzten Grahamstown-en, eta arto-landareen artean dagga hazten zuten, cannabisa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 80. orr.
Natxoak eta takoak saltzen ditugu; haragiz betetako arto lastoak dira takoak, barazki eta saltsaz lagunduak, eta jendeari asko gustatzen zaizkio. ETC-prentsa Berria, 2014-08-16
Bertan egiten da lo garozko azpi baten gainean, edo arto-lastoaren txirikorda baten gainean, denak etzanda oinak su aldera jarrita. ETC-literatura, saiakera Tropiko tristeak, Claude Lévi-Strauss (Jon Alonso), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Erresakak, lehenengo, sakada bat ematen dizula, kanpora aterako zarelakoan suspertzen zarela, baina olatuak beherantz egiten duenean, bahitu egiten zaituela arto-lastoz eginiko txotxongiloa lez. ETC-literatura, saiakera Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe, Susa, 2013
Harryk kartazala irekitzen zuen bitartean, Hedwigek Nevilleren cornflake edo arto-maluta batzuk hartu zituen. Katilukada bat arto-maluta prestatu zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 222. orr.
Bev Shaw-k gosaria zerbitzatzen dio, arto-malutak eta tea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 138. orr.
"Lipido aseek, ekilore-olioak edo arto-olioak, esaterako, minbizia azkarrago garatzen laguntzen dute», esan zuen atzo Eduard Escrich ikerketa talde horretako buruak. Berria - Gaiak 2004-10-19
2001. urtearen amaieran Nafarroako Laborantza Ekologikoko Kontseiluak (CPAEN) transgeniko arrastoak aurkitu zituen arto sail ekologiko bitako uztetan. Berria - Harian 2005-03-23
Eta arto-sailean elkartzea eta ez Setheren zokoan -galtzaileen txaboletatik metro batera- keinu samur bat izan zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 51. orr.
Krask egin balute arto-sailetan, gaitz erdi. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 49. orr.
Lokazturik zegoen guztia, Aturri ibaiak gainez egin baitzuen hainbat tokitan, ur buztin-kolorea, adarrak eta enborrak, animalia hilak eta arto-sail osoak banandu rik hiri inguruko soro eta bideetan bezala ibai ertzetako kaleetan ere. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 174. orr.
Genetikoki eraldatutako arto sail bat hondatzea leporatzen diete guztiei. Berria - Gaiak 2004-11-09
Errekasto bat aurkitua omen zuen eta, bertan bainatzen ari zela, bi gizon ikusi, harantzaxeago, sable makur bana eskuan (halaxe esan zuen berak), arto-sailean barrena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 58. orr.
Azkenean, bere etxean bukatu dugu, Rosariok prestaturiko arto tortilla batzuk jaten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 390. orr.
Herritarrak arto-zuritzen ari dira. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 158. orr.
Ez dakit nondik egongo den loturik abenduaren 12arekin, justu, ganbara handian egin ohi zen arto-zuritzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 477. orr.
Bazka-arto subentzionatu denean, nekazariak bazka-artoa lantzera pasatu dira. ETC-prentsa Argia, 2003-05-29
Hamar kalte ekintzatik zortzi baino gehiago larreetan izan dira: %6,9, ortuetan: %5, indaba eta artoa elkarrekin erein diren lursailetan: %4,6, bazka-arto sailetan. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2019-11-15
Bazka-artoa "Zea Mays" L., Poaceae. ETC-entziklopedia Bazka-landare, Wikipedia