Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitzak eratortzerakoan erabili ohi diren atzizki, aurrizki eta artizki bereziak ere onartzearen aldekoa naiz. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 198. orr.
Letraz letra ibili beharrean, aurrizkien, artizkien eta atzizkien bidez luzatzen (laburtzen) dira hitzak, baita deklinabide marken bidez ere: [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 68. orr.
Alde guztietako mutikoak zeuden, Boemiako jauregietatik etorritakoak, denak ilehoriak, goranzko sudur eta esku zuri eta makalekoak, Moraviako etxaldeetakoak, Tiroleko gazteluetakoak, Estiriako oinetxeetakoak, Grabenaren ondoko ate itxiekiko jauretxeetakoak, Hungariako landetxeetakoak: guztiek luze-luzeak zituzten deiturak, kontsonantez beteak eta artizki zenbaitekikoak, guztiek zuten titulu eta lerruna, baina Akademian, nolabait esateko, arropategian utzi beharra zeukaten beren identitatea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 40. orr.
Matematikan, artizki notazioa egiunezko notazioa da aritmetika eta logika formuletan, non eragileak eragigaien artean idazten diren (adibidez, 2 2, artizki estiloa erabiliz). ETC-entziklopedia Artizki notazio, Wikipedia