Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urano, Saturno, Jupiter, Marte, Lurra, Artizarra, Merkurio. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 388. orr.
Ondo antzematen da hori Venus planetaren kasuan: eguzkiaren atzetik ibiltzen da, eta eguzkia sartzen denean zeruan ikusten da Venus distira garbiarekin; orduan, arrats-izarra esaten zaio; beste garai batean, ordea, eguzkiaren aurretik ibiltzen da eta egunsentiaren aurretik azaltzen da; orduan, artizarra esaten zaio. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4210. orr.
Erromatarren jainkosa baten izena da Venus, eta baita Eguzkiaren bigarren planetarena ere, guk Artizarra ere deitzen diogun planetaren izena. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 200. orr.
Bilkuratik etxerakoan behin, uda minean, eguna jadanik ekialdetik altxatzen ari zela, artizarra ilargi betearen bizkartzain erraldoi ageri zen orduan, Donapaleuko merkatuaren paretik pasatu nintzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 76. orr.
Azkenengoz 1882. urtean pasatu zen Artizarra planeta Lurraren eta Eguzkiaren artetik; gertakari hori munduko alde askotatik ikusi ahalko da gaur. Berria - Gaiak 2004-06-08
Hoa azkar, artizarra atera baino lehen...! Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 139. orr.
Artizarra sartaldetik irtena zen, laranja kolorez, eta geroxeago Jupiterrek ere distira egiten zuen, bere argi urdinkaraz. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.
Gauero-gauero, eguzkia atera arte, ñirñirka aritzen zen, bete-beteko biluztasun distiratsuan, artizarra, karabanen gidaria. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.
Artizarrak hodeiaren erdian bezala, ilargi beteak eta eguzki dirdaitsuak bezala, hala egin zuen honek argi Jainkoaren tenpluan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.
Izan ere, Lurraren eta Artizarraren orbitak ez daude maila berean. Berria - Gaiak 2004-06-08
Tresna horien bidez Artizarreko atmosfera, sumendien jarduera, eta klima aztertuko dituzte. Berria - Gaiak 2006-04-11
Erreferentzi punturik, artizarrik gabe geratu gara itsasoan gauean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.
Bata zen Fracastoro-ren tratatuan agertzen dena, eta eriari guaiakoa hartzea kontseilatzen ziona: guaiako-ura ahotik, batetik, eta lurrunezko bainuak, bertzetik; eta bertzea, Paracelsorena, gaixoari ahotik merkurioa hartzea gomendatzen ziona, planeta Merkurio Mars arraren eta Artizar emearen eraginpean zegoelako eta merkurioak baizik senda ez zezakeelako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 510. orr.
Emakume garaia zen, ilargia beste; emakume luzea zen, dorre bat beste; emakume distiratsua zen, artizarra beste. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 221. orr.
Eta inork inoiz esanen balizu ez nauzula gehiago ikusiko, ez kasurik egin... maitasunaren artizarra ez baita sekula itzaltzen, ezta egun lainotsuetan ere. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 120. orr.
Bi liburu hauek -zein bere jeneroan, jakina- izugarriak direla, nolabaiteko mugarri, lubakietan bizi diren idazle gazteentzat ipar eta artizar eta ibilbide. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 7. orr.
Aurrerantzean, gure begiak ipurtargi izango ditu, artizar, itsas-faro eternitatearen bidezidor terraltsuetan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.
Hala baitio esan ere, gure maisu Hipokratesek, medikuntzaren artizar eta argi denak: "Omnis saturatio mala, perdicis autem pessima". Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 179. orr.
Jauna, Mantxako Don Kijote egiazkoa zara zu inondik ere, zalduneria ibiltariaren artizar gidaria. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 196. orr.
Neu naiz Daviden kimua eta jatorria, neu goizeko artizar distiratsua. Elizen arteko biblia Ap 22,16
Tresna horien bidez Artizarreko atmosfera, sumendien jarduera, eta klima aztertuko dituzte. Berria - Gaiak 2006-04-11
artizarra eguzkiaren (4); artizarra planeta (3); nafarroako artizarra (6)